Analisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alemaniako enpresariak kezkatuta daude eskuin muturraren igoerarekin

Eskuin muturra Alemaniako ekialdean da batez ere indartsua. Aktore ekonomikoek "Silicon Saxony" deitzen dioten lurralde honetan arduratuta daude, eskuin muturraren gorakada dela eta, atzerriko langile prestatuak erakartzeko aukera geratu egiten delako.

Abenduaren amaieran emandako alerta honek orain indar gehiago hartzen du, azken inkesten arabera, eskuin muturra hartzen ari den indarragatik. % 37ko boto asmoarekin, Alemaniarako Alternatiba, AfD, lehen indarra izango litzateke Saxoian udazken honetan egingo diren hauteskundeetan. Maila federalean AfDk botoen % 23 hartuko lituzke, azken hauteskundeetan baino % 10 gehiago.

Nekazarien manifestazioetan eskuin muturraren infiltrazioak ere kezkak sortzen dizkio Joachin Rukwied Nekazarien Batasuneko presidenteari.

Patronalari kezkak sortzen dizkio baita ere Alemaniako enpresen barnean eskuin muturrak duen gero eta presentzia handiagoak. Azken urtebeteetan hainbat eztabaida sortu dira Zentrum Automobileren, AfDtik hurbil dagoen sindikatuaren, inplantazioak Volkswagen, BMW, eta Porscheren lantegietan. Andre Schmidt soziologoak azaltzen duenez, eskuin muturreko sindikatu honen taktika da denbora gutxiago eman zuzendaritzarekin negoziaketetan, eta ostera, gehiago presentzia erakusten eta bere ordezkariak langileez arduratzen direla azaltzen. Horren aurrean, IG Metal sindikatu nagusiak erreakzionatu du parte hartze kanpainetan zentratuz, 35 orduko lan asteari buruzko eztabaidan, adibidez.

Eskuin muturra Alemaniako ekialdean da batez ere indartsua, lehenagoko Alemania komunistan sindikatuek kogestioaren arloan duten ahultasunagatik. Aktore ekonomikoek "Silicon Saxony" deitzen diote Dresdetik hurbil dagoen lurralde honi. Erdi-eroaleen industria garatzen den lurralde honetan kezkatuta daude, eskuin muturraren gorakada dela eta, atzerriko langile prestatuak erakartzeko aukera geratu egiten delako.

Baina Alemaniako enpresa guztiek ez dute beti izan jarrera berdina eskuin muturraren aurrean. Alemaniako prentsak azaldu duenez, Müller, esnekien enpresa nagusiko agintariak eta AfDko buruzagiek harreman onak izan dituzte. 

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X