Estatu Batua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donald Trumpek garaipen argia lortu du Iowako caucusetan eta ez die aurkariei inolako aukerarik eman

donald-trump-iowa-caucus-efe
18:00 - 20:00
Donald Trumpek garaipen argia lortu du Iowako caucusetan eta ez die aurkariei inolako aukerarik eman
Donald Trumpek lortu du garaipena Iowako caucusetan, botoen % 51,1 eskuratuta. Ia 30 puntuko aldea atera dio bigarren izan den Ron DeSantisi (% 21,2). Nikki Haley, aldiz, hirugarren izan da ( % 19,1).

Zure interesekoa izan daiteke

Xabier Ormazabal entrevista a david fritz victima atentado Bataclan
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

David Bataclanen bahituta eduki zuten: “Minutuero gertatu zena oroitzen dut, temperatura, usainak, armak…”

Eraso jihadista baten ondorioz, 132 pertsona hil ziren Parisen 2015eko azaroaren 13an, gehienak Bataclan aretoan. 10. urteurrenaren harira, handik bizirik irten zen David Fritz elkarrizketatu du EITBk. Beste 10 lagunekin batera bahituta izan zuten bi ordu eta erdiz. Bere aurrean jendea nola hil zuten ikusi zuen. Bizipen hark traumak eta memoria fotografikoa utzi dizkio. Terapia gisa bi liburu idatzi ditu ordutik. 

Protestak COP30ean Brasilen
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Manifestari talde bat Brasilgo COP30ean sartu da, milamilioidunenei zerga gehiago jarri diezaietela eskatzeko

Belemen, manifestariek Nazio Batuen Erakundeak kudeatzen duen COP30eko gune urdinean sartzea lortu dute. Amazoniako petrolio-ustiategien aurka protesta egin dute eta milamilioidunenek ingurumen-zergak handiagoak ordaindu ditzatela eskatu dute. Lula presidentearen aurkako mezuak ere zabaldu dituzte, Amazoniaren egoera ofizialki onartzen dena baino okerragoa dela salatuz.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X