Gaza, erasopean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gazan genozidioa saihesteko aginduak Rafah barne hartzen duela gogorarazi dio Nazioarteko Auzitegiak Israeli

Neurriak urtarrilaren 26an zehaztu zituen Gorteak. Nazioarteko Auzitegiak, ordea, ez du beharrezkotzat jotzen Israeli neurri gehiago eskatzea, Hegoafrikak Rafahko egoeragatik eskatu zuen bezala.
Errefuxiatu palestinarrak Gazako hegoaldean, Rafaheko mugan. Argazkia: EFE
Errefuxiatu palestinarrak Gazako hegoaldean, Rafaheko mugan. Argazkia: EFE

Nazio Batuen Erakundeko Nazioarteko Justizia Auzitegiak Gazako Zerrendan genozidioa saihesteko urtarrilaren 26an hartutako kautelazko neurriak "berehala eta eraginkortasunez" ezartzeko eskatu dio Israeli. Nazioarteko Auzitegiak, ordea, ez du beharrezkotzat jotzen Israeli neurri gehiago eskatzea, Hegoafrikak Rafahko egoeragatik eskatu zuen bezala.

Hegoafrikari eta Israeli gaur jakinarazitako erabakian, Auzitegiaren arabera, Gazako Zerrendako eta bereziki Rafahko gertakariek "are gehiago okertuko dute dagoeneko amesgaizto humanitarioa dena, eskualdean ondorio zenbatezinak izango dituena", Antonio Guterres Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak otsailaren 7an NBEren Batzar Nagusian adierazi zuen bezala.

"Egoera arriskutsu horrek eskatzen du Gorteak 2024ko urtarrilaren 26ko aginduan adierazitako behin-behineko neurriak berehala eta eraginkortasunez ezartzea. Neurri horiek Gazako Zerrenda osoan aplika daitezke, Rafahn barne, eta ez da eskatzen behin-behineko neurri gehiago hartzea", esan die Auzitegiak aldeei gutun batean.

Hori dela eta, Gortearen hitzetan, "Israelgo Estatuak Genozidioari buruzko Konbentzioan eta agindu horretan bere eginbeharrak erabat betetzera behartuta jarraitzen du, baita Gazako Zerrendan palestinarren segurtasuna bermatuz ere".

Gazako Zerrendan Genozidio Delitua Prebenitzeko eta Zigortzeko Konbentzioaren kasuan hartu zuen erabakia Nazioarteko Auzitegiak, Hegoafrikak eskatuta, Pretoriako agintariek hilaren 12an egindako eskaera eta Israelek ostegunean bidalitako oharrak aintzat hartu ondoren.

Israelgo Gobernuak bezperan adierazi zuenez, Hegoafrikak premiazko eskaria egin dio NBEko Nazioarteko Justizia Auzitegiari azter dezan Israelek hartutako erabakia operazio militarrak Gazako Zerrendaren hegoaldean hedatzeko. Israelgo Gobernuaren iritzian, eskari hori "desegokia" da eta organo horren behin-behineko neurriak bultzatzeko prozedura "bidegabe erabiltzea" bilatzen du.

Eskaeran Hegoafrikak "kezka handia" erakutsi zuen, izan ere, "Israelgo Estatuak Rafahren aurka iragarritako aurrekaririk gabeko erasoaldi militarrak eskala handiko eraso gehiago eta sarraski, kalte eta suntsipen handia eragin ditu eta eragingo ditu".

Bestalde, Israelgo Gobernuaren arabera, Hegoafrikak ez du kautelazko neurri horiek aldatzeko "inolako oinarri legalik edo faktikorik" eman, eta "funtsean" auzitan jarri nahi duela Gorteak emandako auzia, "inolako arrazoirik gabe", behin-behineko neurriak justifikatu zituen egoera aldatu delakoan.

Zure interesekoa izan daiteke

WASHINGTON (United States), 06/04/2026.- US President Donald Trump, along with Secretary of Defense Pete Hegseth (2-L), Chairman of the Joint Chiefs of Staff General Dan Caine (R), and CIA Director John Ratcliffe (L), briefs the media on Iran from the White House in Washington, DC, USA, 06 April 2026. EFE/EPA/JIM LO SCALZO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"

Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute bizia arriskuan jarri nahi.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X