UKRAINAKO GERRA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Errusiaren aurkako beste zigor-sorta bat adostu dute EBko kideek, Ukrainako gerrak bi urte beteko dituenean

Modu batera edo bestera gerra ahalbidetzen ari diren hainbat enpresa zigortuko dituzte oraingoan, tartean, Errusiak Ukrainan erabiltzen dituen droneak kudeatzen dituztenak.
Kiev (Ukraina), atzo
Kiev (Ukraina), atzo. Argazkia: EFE

Errusiaren aurkako beste zigor-sorta bat adostu dute Europar Batasuneko kideek, Ukrainako gerra abiatu zutela bi urte beteko direnean.  2022ko otsailaren 24an hasi zuen Errusiak Ukrainaren aurkako inbasioa, eta gaurkoarekin, hamahiru zigor-sorta onartu ditu EBk Kremlinaren kontra.

Sare-sozialen bidez eman du EBk akordioaren berri, eta jakinarazi du "orain arteko zabalenetakoa" dela.

Modu batera edo bestera gerra ahalbidetzen ari diren hainbat enpresa zigortuko dituzte oraingoan, tartean, Errusiak Ukrainan erabiltzen dituen droneak kudeatzen dituztenak. Orotara, "inbasioaren 250 arduradun" zigortuko dituzte, gaur adostutakoarekin.

Errusiak gerra abiatu zuenetik EBk hartutako neurriak nabarmendu dituzte goizeko bileran estatukideek, eta Ukraina EBra batzearen inguruan negoziazioa zabaltzeko aukera mahai gainean dagoela esan dute. Era berean, Kieverako 50.000 milioi euroko laguntza aurreikusita du EBk bere aurrekontuetan, datozen urteotarako.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X