GAZAKO GERRA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gazan su-eten bat ezartzeko negoziazioak berrabiarazi dituzte Israelek eta Hamasek, Qatarren

Negoziazioaren gertuko iturriek aurreratu dutenez, Israelek mahai gainean jarriko duen zirriborroak sei asteko su-etena proposatzen du, 40 bahitu israeldar eta 200-300 preso palestinar askatzearen truke.
Nusairat, Gaza, atzo
Nusairat (Gaza), atzo. Argazkia: EFE

Gazan su-eten bat ezartzeko negoziazioak berrabiarazi dituzte asteburuan Israelgo Gobernuko eta Hamas talde islamiarreko ordezkariek Dohan (Qatar). Elkarrizketetan parte hartzen ari dira, baita ere, Egiptoko, Ameriketako Estatu Batuetako eta Qatarko agintariak. Su-eten baterako baldintzak adostea da helburua, bereziki, bahituen eta presoen arteko trukea hitzartuta.  

Bejamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak atzo, CBS hedabideari emandako elkarrizketa batean, esan zuen Hamasek bere "eskaera burugabeak" alde batera uztea "nahitaezkoa" dela, akordioa lortzeko. Nolanahi ere, ez zuen talde islamiarraren eskarien berri eman.

Israelgo hedabideek zabaldu dutenez, Netanyahuren lantaldea "zuhurra bezain baikorra" da azken bilera hauen aurrean, eta akordioa egon daitekeela uste dute. Asteburuan Parisen egindako bileran, Egiptoko, Israelgo eta AEBko inteligentzia zerbitzuek landutako zirriborroa eramango dute Qatarreko negoziazioetara, eta ikusteko dago Hamasek nola hartuko duen.

Dokumentuaren xehetasunak ez dituzte zabaldu, baina negoziazioaren gertuko iturriek aurreratu dute Israelek mahai gainean jarriko duen zirriborroak sei asteko su-etena proposatzen duela,  40 bahitu israeldar eta 200-300 preso palestinar askatzearen truke. 

2023ko urriaren 7an Gazan gerra hasi zenetik, Israelgo Armadak 29.000 palestinar baino gehiago hil ditu, gehienak emakumeak eta haurrak.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X