Udal hauteskundeak Turkian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Oposizioa gailendu da Turkiako udal hauteskundeetan: Erdoganen alderdiak hiri nagusiak galdu ditu

Botoen ia % 100 zenbatuta dagoela, CHP Herriaren Alderdi Errepublikanoak botoen % 37,71 eskuratu ditu, Turkiako presidentearen AKP alderdiak baino bi puntu gehiago, Ankaran, Istanbulen eta Esminrnan garaipena lortuta. Erdoganek porrota aitortu du jada.
ekrem imamoglu estambul elecciones efe
18:00 - 20:00
Oposizioa Erdoganen alderdiari nagusitu zaio Turkiako hiri nagusietan

Turkiako oposizioko alderdi nagusiak, CHP Herriaren Alderdi Errepublikanoak, irabazi ditu Turkiako udal hauteskundeak, Recep Tayyip Erdoganen AKP alderdiaren kaltetan. Hori horrela, CHP gailendu da herrialdeko hiri nagusietan, hala nola, Ankaran, Istanbulen eta Esmirnan

Botoen % 99,37 zenbatuta dagoela, CHPk babesaren % 37,71 lortu du, eta AKPk % 35,53.

Istanbulen (% 76,57 kontatuta), Ekrem Imamoglu hautagaia alkate izango da berriro botoen % 50,46 eskuratuta. Murat Kurum AKPko hautagaia % 40,81ean geratu da. 

Ankara hiriburuan zabalagoa izan da CHP oposizioaren garaipena: botoen % 59 bereganatu ditu, Turgut Altinokek (AKP) erdietsitako %54,83ren aurrean. 

Esmirnan (Turkiako hirugarren hiria) ere oposizioa garaile (Cemil Tugay), botoen % 84,29rekin. Hamza Dag AKPko hautagaiak % 37,07 lortu du. 

Diyarbakirren, Turkiako Kurdistanen, Ayse Serra Bucak Kuçuk DEM Demokraziaren eta Berdintasunaren aldeko Herri Alderdiaren hautagaiak garaipen argia eskuratu du (botoen % 64,47). Bigarren geratu da Mehmet Halis AKPko kidea (% 16,73). 

Erdoganek porrota onartu eta akatsak zuzenduko dituela agindu du

Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak AKPren porrota aitortu du eta iragarri du alderdiak gogoeta egingo duela "arrazoiak identifikatzeko eta akatsak zuzentzeko".  

Erdogan, emaztea ondoa duela, atzo. EFE Erdogan, emaztea ondoa duela, atzo. EFE

"Behin betiko datuak ez diren arren, emaitzek agerian utzi dute atzera egin dugula herrialde guztian. Tokian tokian zer gertatu den aztertuko dugu. Arrazoiak identifikatuko ditugu, eta egin beharrekoak egingo ditugu", azaldu du Anatolia albiste agentziak jasotakoaren arabera.

"Herria presio barik eta inposizio barik hitz egitea demokraziaren garaipentzat har daiteke  (...) Emaitzak gorabehera, demokrazia da hauteskunde hauetako irabazlea, baita herriaren borondatea ere", erantsi du. 

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X