GAZA, ERASOPEAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Israelek Rafahn eskala handiko erasoari ekiten badio, arma-bidalketa etengo duela iragarri du Bidenek

"Bakarrik egon behar badugu, bakarrik egongo gara", azpimarratu du Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak Joe Bideni bidalitako mezu batean, AEBk armamentua bidaltzeari utziko diola mehatxu egin ostean.
Joe Biden, atzo, Etxe Zurian
Joe Biden, atzo, Etxe Zurian. Argazkia: EFE

Estatu Batuek lehen aldiz Isralerako arma-bidalketa etengo dute, baldin eta azken horrek Rafahn eskala handiko erasoaldia hasten badu. Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak egin du iragarpena bart, CNN telebista-katean eskainitako elkarrizketan. Aitortu du Israelera bidali dituzten armak Gazako Zerrendako herritar zibilak hiltzeko erabili direla. Egun, 1,4 milioi desplazatu palestinar daude Rafahn errefuxiatuta.

"Tropak Rafahn sartzen badira, ez dugu armarik bidaliko Israelera", esan du Bidenek. Horren hitzetan, "historikoki" Hamasen kontrako borrokan "laguntzeko" bidali dira era ezberdinetako armak Israelera. "Arma horiekin, orain, zibilak hiltzen ari dira Gazan", erantsi du.

Halaber, buruzagi estatubatuarrak zehaztu du Israelek Rafahn "oraindik" ez duela "marra gorria gurutzatu". "Biztanle-dentsitatea handia den guneetan, momentuz, ez dira sartu".

"Bakarrik egon behar badugu, bakarrik egongo gara"

"Bakarrik egon behar badugu, bakarrik egongo gara", azpimarratu du Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak Joe Bideni bidalitako mezu batean, Israelek Rafahn operazio militar handi bat egiten badu AEBk armamentua bidaltzeari utziko diola mehatxu egin ostean.

"Gaur askoz indartsuagoak gara. Gure etsaia eta gure arimak bilatzen dituztenak garaitzeko prest gaude. Bakarrik egon behar badugu, bakarrik egongo gara. Azazkalekin eta hortzekin borrokatuko gara (...) Elkarrekin irabaziko dugu", azpimarratu du Netanyahuk bere kanaletan zabaldutako bideo batean.

"Etsigarria"

Bidenek iragarpena egin eta berehala, Gilad Erdan Israelek Nazio Batuen Erakundean duen ordezkari iraunkorrak "etsigarrigarritzat" jo du arma-bidalketa etetearen aukera. Esan duenez, Israeli presio egiteak "etsaien helburuei egiten die mesede". Iran, Hamas eta Hezbola aipatu ditu.

Erdanek nabarmen du AEBtik jasotako armak "defentsarako" erabiltzen dituztela, "herritarren segurtasuna babesteko".

Kan Israelgo irrati-kate publikoan edin ditu adirazpenok NBEko ordezkariak. Rafahn "milaka terrorista ezkutatuta" daudela  adierazi ondoren, galdera bota du: "Israeli Rafah sartzeko mugak jartzen bazaizkio, nola suntsituko dugu Hamas?".

Zure interesekoa izan daiteke

WASHINGTON (United States), 06/04/2026.- US President Donald Trump, along with Secretary of Defense Pete Hegseth (2-L), Chairman of the Joint Chiefs of Staff General Dan Caine (R), and CIA Director John Ratcliffe (L), briefs the media on Iran from the White House in Washington, DC, USA, 06 April 2026. EFE/EPA/JIM LO SCALZO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"

Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute bizia arriskuan jarri nahi.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X