GAZA, ERASOPEAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

UNRWA erakundeak bertan behera utzi du elikagai banaketa Rafahn

Agentziak ohar bidez esan duenez, bi arrazoi daude banaketa bertan behera uztearen atzean: batetik, elikagaiak falta zaizkie, eta, bestetik, oso arriskutsua da inguru horretara sartzea. Maiatzaren 13tik 19ra laguntza humanitarioarekin soilik 48 kamioi sartu dira Rafahn.
Campamento de Khan Yunis.
Campamento de Khan Yunis. Foto: EFE

Errefuxiatu Palestinarrentzako Nazio Batuen Agentziak (UNRWA) iragarri du bertan behera utzi duela elikagai banaketa Gaza hegoaldeko Rafah hirian, bi arrazoirengatik: hornigaien falta eta segurtasun eza. Rafah ekialdea inguratuta dauka Israelgo armadak, eta hirira sartzeko errepide nagusien kontrola hartuta dute militarrek.

UNRWA erakundeak oharra zabaldu du, bere erabakiaren berri emateko. Bertan azaldu duenez, agentziak Rafahn duen "biltegi eta banaketa zentro nagusira" iristea "ezinezkoa" da egungo egoeran, "Israelen operazio militarraren ondorioz".

Laguntza humanitarioa banatzen ari diren erakunde guztiei eragiten die Israelen operazio militarrak, hirira sartzeko bide nagusienak blokeatuta baitaude. Maiatzaren 13tik 19ra laguntza humanitarioarekin soilik 48 kamioi sartu dira Rafahn. Elikagaien horniketa bakarrik ez, botikena ere geldirik dago azken egunotan, UNRWAk gehitu duenez.

Horrez gain, agentziak Gazako eskualde horretan dituen 24 osasun-zentroetatik 7 bakarrik daude martxan. "Azken hamar egunotan, ez dugu sendagairik jaso, eta materiala agortzen ari da", zehaztu dute idatzian.

Gazako agintarien arabera, iazko urriaren 7an Hamasek Israelen kontrako erasoak egin zituenetik, 35.600 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X