Israelek dio Gazaren aurkako erasoak zazpi hilabete gehiago iraungo duela eta Armadak Zerrenda okupatuko duela
Israelek esan du Gazaren aurkako erasoek gutxienez 2025era arte iraungo dutela, eta tropa israeldarrek Zerrenda okupatuko "armen kontrabandoa" eragozteko, Tzachi Hanegbi Israelgo segurtasun nazionaleko aholkulariak asteazken honetan hedabideen aurrean adierazi duenez.
"Beste zazpi hilabeteko borroka dugu aurretik Hamasen gobernuaren eta militarren gaitasunak suntsitzeko", adierazi du Hanegbik.
Maiatzaren 6an, Israelek lurreko erasoaldia hasi zuen Rafahn, Gazako azken gune "seguruan", eta Armadak dio Hamaseko lau batailoi desegiteko sartu direla. Ordutik, milioi bat gazatar baino gehiago desplazatu dituzte nahitaez, tropak Rafahko hiriaren erdigunera ekialdeko saihetsetik heldu diren heinean.
"Gaza barruan, Israelgo Defentsa Indarrek Filadelfiako korridorearen % 75 kontrolatzen dute orain, eta denborarekin osorik kontrolatuko dutela uste dut", esan du Hanegbik, Gaza eta Egipto mugatzen dituen zerrenda estrategiko horretan izandako azken tropen mugimenduak berretsiz.
Aholkulariaren arabera, Israelek, Egiptoko agintariekin batera, "arma-kontrabandoa" arindu nahi du Egiptotik Gazara, aditzera emanez tropek ez dutela kokaleku hori utziko militarki menderatzen dutenean.
"Egipto eta Gaza arteko muga itxi behar dugu. Inork ez du gure burua babestuko, eta beraz, gu geuk babestu beharko dugu", gaineratu du.
75 hildako eta 300 zauritu
Israelek Gazako Zerrendan egindako azken bonbardaketen ondorioz, gutxienez 75 pertsona hil dira, horietatik 21 Rafahko mendebaldeko desplazatuen guneetan egindako erasoen ondorioz, eta 300 pertsona inguru zauritu dira, Hamasek kontrolatutako Gazako Osasun Ministerioak asteazken honetan jakitera eman duenez.
Hala, Gazan gerra piztu zenetik, 36.171 pertsona hil dira, horietatik % 75 emakumeak eta haurrak; eta 81.420 zauritu dira. Gazatarren agintariek behin eta berriz diote kopuru horiek ez daudela eguneratuta, hondakinen azpian gutxienez 10.000 pertsona daudela uste baitute.
Ez Nazioarteko Justizia Gorteak (CIJ) joan den ostiralean emandako epaiak, ez nazioarteko komunitateak egindako eskaerek, ez dute eraginik izan Israelek Rafahn egindako erasoaldian; izan ere, tankeak hiriaren erdialdean sartu ziren atzo, eta erasoek bere horretan diraute, Tal al Sultan edo Al Mawasi mendebaldeko kanpalekuetan, Ministerioak salatu duenez.
Palestinako Ilargi Gorriak (PRCS) bere kanpainako ospitale bat ebakuatu behar izan du Rafahn, eta Jan Yunis eremura eraman, "etengabe bonbardatzen ari direlako airetik eta artilleria erabilita".
Ospitale-zentro hori osasun-errefortzu bat zen hegoaldeko eremu horretarako, non Gazatiar Osasun Ministerioak kudeatutako ospitale guztiak ez baitaude erabilgarri, Tal al Sultan auzoko Emirati amaren ospitalea izan ezik, Rafahko ipar-mendebaldean.
Bestalde, Israelgo Armadak jakinarazi duenez, 20 eta 21 urte bitarteko hiru soldadu hil dira "Rafahko operazioengatik", eta, ondorioz, Israelek Gazan erasoaldia hasi zuenetik 291hildako dira jada tropen artean.
"Irismen mugatua"
Hala ere, Estatu Batuetako Pentagonoak bere analisiari eusten dio: Israelgo Defentsa Indarrek Rafahn egindako operazioak irismen mugatua du, eta desplazatuen eremuen aurkako erasoa "lazgarria" dela esan arren, Israelen ikerketaren emaitzei itxarotea eskatu du.
"Oraindik operazio mugatua dela uste dugu", esan du prentsaurreko batean Sabrina Singh Pentagonoko bozeramaileak.
Zure interesekoa izan daiteke
Emakume bat hil da Suitzako Alpeetan, bera zegoen teleferikoko kabina maldan behera erorita
Ezbeharra izan da asteazken honetan Titliseko eski estazioan, Suitzako erdialdean. Teleferikoa lokabe geratu da, eta maldan behera erori da. Hildakoa zen kabinako bidaiari bakarra. Suitzako Meteorologia Bulego Federalaren arabera, istripuaren unean 100 eta 130 km/h arteko haize-ufadak zeuden.
Txertoak agortu dira eta farmaziak gainezka daude Erresuma Batuan, meningitis-agerraldi baten ondorioz
Kezka zabaldu da Erresuma Batuan. Unibertsitate-ikasleak biltzen diren Canterburyko diskoteka batean hasi da agerraldia. Dagoeneko bi pertsona hil dira, eta gutxienez 20 kutsatu dira.
Petrolio-upelaren prezioa 113 dolarrera igo da, eta gasa % 30 garestitu, Qatarko energia-azpiegituren aurka abiatutako erasoen ondorioz
Ekialde Hurbileko gatazkak merkatuak astintzen jarraitzen du: Asiako burtsek behera egin dute gogor, eta Europakoetan eguna negatiboan hastea aurreikusten da, Europako Kontseiluaren bileraren zain.
Israelek eta Estatu Batuek eraso egin diote Iranek eta Qatarrek duten munduko gas aztarnategi handienari
Iranek ohartarazi du bere azpiegitura energetikoaren aurkako erasoek "ondorio kontrolaezinak" ekar ditzaketela, eta egoera are gehiago zaildu eta mundu osoari kalte egin diezaioketela.
Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"
Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste.
Irango zentral nuklear bati eraso egin diotela salatu du NBEk
Oraingoz, ez dute biktimen ezta kalteen berririk eman. Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak Ekialde Hurbileko gatazka baretzeko deia egin du, istripu nuklearrak gertatzeko arriskua saihesteko.
Iranek misilekin eraso egin du Tel Aviven aurka, Ali Larijaniren hilketaren mendeku gisa
Irango Guardia Iraultzailearen esanetan, "100 helburu militar eta segurtasun helburu baino gehiago" jo dituzte, erasoan Israelgo aireko defentsa sistemak gaindituta.
Iranek baieztatu du Ali Larijani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria hil duela Israelek
Martxoaren hasieran Khamenei aiatola hil zutenetik, Larijani Irango buruzagi garrantzitsuenetakoa zen. Halaber, eraso berean Golamreza Soleimani Basij indar paramilitarreko buruzagia hil dutela baieztatu du Irango Guardia Iraultzaileak. Hilketa horien aurrean, Irango agintari politiko eta militarrek "mendekua" agindu dute.
Espainiak euskara, katalana eta galegoa Europar Batasunean hizkuntza ofizialak izan daitezen nahi du
Fernando Sampedro EBko Estatu idazkariak esan du presioa egiten jarraituko dutela, nahiz eta gaiak bederatzi hilabete daramatzan Ministerioaren agendatik kanpo.
Israelgo Armadak iragarri du "eskala handiko" beste erasoaldi bat egingo duela Teheranen aurka
Israel Katz Defentsa ministroak iragarri duenez, Ali Larijani Irango Segurtasun Nazionaleko agintaria hil dute.