Venezuela
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AEBko Gobernuak Venezuelako oposizioari aitortu dio igandeko hauteskundeetako garaipena

Antony Blinken Estatu idazkariaren esanetan, Edmundo Gonzalez oposizioko hautagaiak hauteskundeak irabazi zituela erakusten duten "ebidentzia nabarmenak" daude, eta Nicolas Madurok bere garaipena berresteko frogarik ez duela nabarmendu du.
Maria Corina Machado eta Edmundo Gonzalez Urrutia, artxiboko argazki batean
Maria Corina Machado eta Edmundo Gonzalez Urrutia, artxiboko argazki batean. Argazkia: EFE

Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak Edmundo Gonzalez Venezuelako oposizioko hautagaiari aitortu dio igandeko hauteskundeetako garaipena, "ebidentzia nabarmenak" daudelakoan. Aitzitik, Nicolas Madurok bere garaipena berresteko frogarik ez duela nabarmendu du. 

"Ebidentzia ikaragarriak ikusita, Ameriketako Estatu Batuentzat argi dago Edmundo Gonzalez Urrutiak lortu zituela boto gehien Venezuelako presidentea aukeratzeko uztailaren 28ko hauteskundeetan", adierazi du Antony Blinken AEBko Estatu idazkariak ohar baten bidez.

AEBko diplomaziaburuaren esanetan, "Madurok kontrolatutako" Hauteskunde Kontseilu Nazionalak egindako iragarpena "akastuna" izan zen, eta "ez du Venezuelako herriaren borondatea erakusten". 

Hauteskunde Kontseilu Nazionalak aurkeztutako lehen txostenaren arabera, Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak irabazi zituen igandeko hauteskundeak, botoen % 51,2 (5.150.092 boto) eskuratuta. Edmundo Gonzalez Urrutia oposizioaren buruak, berriz, 4.445.978 boto lortu ei zituen, hau da, botoen % 44,2.

Halaber, Blinkenek bere egin ditu Carter Zentroak (Venezuelako hauteskundeetan behatzaile lana egin zuen) ateratako ondorioekin. Aipaturiko taldearen hitzetan, hauteskunde prozesuak "ez ditu bete nazioarteko estandarrak", eta, hortaz, "ezin da demokratikotzat jo".

Bestalde, Blinkenen hitzetan, oposizio "demokratikoak" hauteslekuetatik jasotako akten % 80 baino gehiago argitaratu ditu, eta Gonzalezen garaipena erakusten dute.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X