Boris denboralea Europan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Boris gogor jotzen ari da Europa erdialdea eta ekialdea, zortzi hildako eta milaka desplazatu izan dira

Gutxienez sei pertsona hil dira Errumanian, hildako bat Polonian eta beste bat Austrian. Euri-denboraleak uholdeak eta ebakuazioak eragin ditu Europa erdialdeko hainbat herrialdetan; Txekian, Eslovakian eta Austrian, besteak beste.
20240915165952_polonia_
18:00 - 20:00
1.600 herritar ebakuatu dituzte eta herri ugari urpean geratu dira Polonian Boris ekaitzaren ondorioz

Gutxienez sei pertsona hil dira Errumanianhildako bat Polonian eta beste bat Austrian, euri-denboralearen ondorioz. Uholdeak eta ebakuazioak eragin ditu Boris denboraleak Europa erdialdeko hainbat herrialdetan; Txekian, Eslovakian eta Austrian, besteak beste.

Errumaniako Larrialdi Egoerei Aurre Egiteko Departamentuak jakinarazi duenez, bost pertsona hil dira Galati eskualdean, ekaitzak eragindako uholdeek kalte gehien eragin dituen eremuan. 

5.000 etxebizitza baino gehiago daude kaltetuta, eta agintariek kanpin-dendak dituzten bi kanpaleku eraiki dituzte desplazatuei ostatu emateko. Bakoitzak 400 lagunentzako lekua du.

Bitartean, Errumaniako Hidrologia eta Uraren Kudeaketarako Institutu Nazionalak jakinarazi du Barlad, Siret eta Prut ibaietan alerta gorriari eutsiko diotela, gutxienez astelehen arratsaldera arte, Galati eta Vaslui eskualdeetan.

Un bombero evacua a una anciana en Rumanía. EFE. Un bombero evacua a una anciana en Rumanía. EFE.

Austrian, hondamendi egoera ezarri dute Austria Beherean, "aurrekaririk gabeko muturreko egoera" bizi baitute, agintariek osatutako eta ORF telebista publikoak galdetutako krisi taldearen arabera. Suhiltzaile bat hil da uholdeen ondorioz egindako erreskate operazio batean. Euriak argi-etenak eragin ditu herrialdeko hainbat eskualdetan, Viena hiriburuan barne. "Hornidura berehala berrezartzeko lanean jarraitzen dugu", adierazi dute enpresa elektrikoek.

Donald Tusk Poloniako lehen ministroak baieztatu du denboralearen ondorioz Polonian pertsona bat hil dela. Han, 1.600 pertsona inguru ebakuatu dituzte, eta "askoz gehiago" egotea espero dute. "Arriskupean dauden guneetako jendeari suhiltzaileen gomendioei kasu egiteko deia egiten diot berriro", esan du Tuskek, Poloniako TV24 telebistan.

Tuskek ohartarazi duenez, bizilagun batzuek "ez dituzte kontuan hartzen ohartarazpenak, eta uko egiten diote ebakuatzeari". "Gogoratu: ebakuatzeari uko egiten badiozue, arriskuan jartzen dituzue erreskatatzaileak. Ebakuatzeari uko egiten badiozue, baliteke beste batzuen bizitza ere arriskuan jartzea gero. Argi egon beharko luke. Aginduak bete egin behar dira, berehala", esan du.

Inundaciones en la República Checa. EFE. Inundaciones en la República Checa. EFE.

Txekian, Moravia, Silesia eta Olomouc eskualdeak dira kaltetuenak. Bertan, 10.500 pertsona baino gehiago ebakuatu behar izan dituzte, eta astelehenean euri gehiago izatea espero dute. Horrek egoera okertuko du; izan ere, lurrak gainezka egin duela dirudi, eta ezingo du ur gehiago xurgatu, Petr Hladík Ingurumen ministroak Blesk egunkariari esan dionez.

Kaltetutako eremuetako herritarrei ebakuaziorako ekipajea prestatzeko eskatu diete. Lau pertsona galduta daude, eta 230.000 etxebizitza argindarrik gabe.

Eslovakian euriteek ibaien goraldia eragin dute, batez ere Kysuce eta Myjava ibaietan eta Karpatoetan. Horietan, ebakuazioak egiten ari dira Poliziaren laguntzarekin, besteak beste, Devinska Nova Ves eta Kuchyna herrietan. Gainera, errepideak itxita daude Bratislavan eta Zahorien.

Europako erakundeak prest daude

Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak "elkartasunik zintzoena" adierazi die biktimei eta senideei, eta "Europako Batzordea babesa emateko prest" dagoela adierazi du.

"Europa prest dago ekiteko", esan du Roberta Metsola Europako Parlamentuko presidenteak. "Nire pentsamenduak gertukoak edo etxeak galdu dituztenekin eta desagertuta daudenekin daude, bai eta oraindik borrokan ari diren guztiekin ere", gaineratu du.

Charles Michel Europako Kontseiluko presidentearen hitzetan, "EBk elkartasun osoa adierazten die kaltetutako guztiei", eta eskerrak eman dizkie larrialdietarako zerbitzuei, boluntarioei eta laguntzaileei, "garai zail hauetan gure herritarrei laguntzeko egindako lanagatik".

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X