Hauteskunde eguna dute igande honetan Austrian, eskuin muturra garaipenaren atarian dela
Sei milioi austriar baino gehiago daude igande honetan hauteskundeetan parte hartzera deituta, eskuin muturrak garaipena lor dezakeen bozketan. Ikusteko dago Askatasunaren Alderdiak (FPO) ekaineko Europako hauteskundeetan lortutako emaitza onak errepikatuko dituen ala ez, baina faborito da, botoen % 27 jasoko baititu, inkesten arabera.
Galdeketek iragarritakoa betez gero, bigarren geratuko lirateke OVPko demokristauak, bi puntura, Karl Nehammer kantzilerraren buruzagitzapean. Berdeekin osatu zuen gobernua aurreko hauteskundeen ostean, eta kanpainaren azken egunera arte argi utzi du ez duela akordiorik egingo eskuin muturrarekin.
Datu horien aurrean, FPO da faborito nagusi, baina litekeena da arazo handiak izatea gobernua osatzeko.
Bi alderdi horien atzetik geratuko lirateke SPO sozialdemokrata, botoen % 21ekin, Berdeak, NEOS-Austria Berria eta Foro Liberala, botoen % 9rekin. Ondoren geratuko lirateke Alderdi Komunista eta Garagardoaren Alderdia (BIER), % 3ko babesarekin. Azken horren burua Marco Pogo punk-rock talde ezagun baten abeslaria da, "garagardokrazia" defendatzen duena eta presidentetzarako hauteskundeetan botoen % 8 eskuratu zituena.
Europako beste herrialde batzuetan gertatu bezala, eskuin muturrak etorkinak eta Ukrainako gerra egin ditu arazo ekonomikoen erantzule. Gainera, Gobernuak azkenaldian jaso dituen porrotak eta ustelkeria kasuak baliatu ditu gora egiteko.
Dena den, eskuin muturra lehen postuan geratuta ere, emaitzak Nehammerren esku utziko luke koalizio gobernu bat sortzeko aukera, Kickl buru izango lukeen gobernu bat baino errazago izango lukeelako. Kickl Barne ministro izan zen 2017tik 2019ra OVPk gidatutako gobernuan, 'Ibiza kasua' dela-eta eztanda egin zuen arte.
Litekeena da hauteskundeen ostean osatuko den gobernuak energia arazo handiei aurre egin behar izatea, Austriak Errusiako gasarekiko mendekotasuna baitu, eta gai hori pil-pilean dago Errusiak Ukraina inbaditu zuenetik.
FPO Moskurengandik gertuen dagoen alderdia da, eta akordioak bilatuko lituzke Errusiarekin eta zaildu egingo luke Ukrainarekiko harremana. Alderdiak elkarlanerako akordioa sinatu zuen Errusia Batua alderdiarekin, Vladimir Putin Errusiako presidentearen alderdiarekin.
Viktor Orban Hungariako lehen ministroak behin eta berriz erabili du beto eskubidea Ukrainari laguntza militarrik ez bidaltzeko, eta harreman estua du FPOrekin Europako Parlamentuan. Askorentzat Kicklek jarraitzen duen eredua islatzen du Orbanek.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek eta Estatu Batuek eraso egin diote Iranek eta Qatarrek partekatzen duten munduko gas aztarnategi handienari
Iranek ohartarazi du bere azpiegitura energetikoaren aurkako erasoek "ondorio kontrolaezinak" ekar ditzaketela, egoera are gehiago zailduko dutenak eta mundu guztiari eragin diezaioketenak.
Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"
Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste.
Irango zentral nuklear bati eraso egin diotela salatu du NBEk
Oraingoz, ez dute biktimen ezta kalteen berririk eman. Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak Ekialde Hurbileko gatazka baretzeko deia egin du, istripu nuklearrak gertatzeko arriskua saihesteko.
Iranek misilekin eraso egin du Tel Aviven aurka, Ali Larijaniren hilketaren mendeku gisa
Irango Guardia Iraultzailearen esanetan, "100 helburu militar eta segurtasun helburu baino gehiago" jo dituzte, erasoan Israelgo aireko defentsa sistemak gaindituta.
Iranek baieztatu du Ali Larijani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria hil duela Israelek
Martxoaren hasieran Khamenei aiatola hil zutenetik, Larijani Irango buruzagi garrantzitsuenetakoa zen. Halaber, eraso berean Golamreza Soleimani Basij indar paramilitarreko buruzagia hil dutela baieztatu du Irango Guardia Iraultzaileak. Hilketa horien aurrean, Irango agintari politiko eta militarrek "mendekua" agindu dute.
Espainiak euskara, katalana eta galegoa Europar Batasunean hizkuntza ofizialak izan daitezen nahi du
Fernando Sampedro EBko Estatu idazkariak esan du presioa egiten jarraituko dutela, nahiz eta gaiak bederatzi hilabete daramatzan Ministerioaren agendatik kanpo.
Israelgo Armadak iragarri du "eskala handiko" beste erasoaldi bat egingo duela Teheranen aurka
Israel Katz Defentsa ministroak iragarri duenez, Ali Larijani Irango Segurtasun Nazionaleko agintaria hil dute.
Trumpek esan du "ohore handia" izango litzatekeela "Kuba hartzea"
Bere Administrazioa Kubako agintariekin hitz egiten ari dela errepikatu du agintariak, eta irla "porrot egindako nazio bat" dela azaldu du. "Ez dute dirurik, ez dute petroliorik, ez dute ezer".
Beste ontzi bati eraso egin diote Ormuztik gertu, Erresuma Batuko itsas agentziak jakinarazi duenez
Bestalde, AEBko Armadak baieztatu duenez, Irango "7.000 objektibo baino gehiago" jo ditu, eta ehun ontzi baino gehiago "kaltetu edo suntsitu" ditu, otsailaren 28an Israelekin batera erasoaldia hasi zuenetik.
EBk uko egin dio Ormuzera aktibo militarrak bidaltzeari, berea ez den gerra bat delako
Nazioarteko bazkideek itsasartea desblokeatuko duen hedapen militar batean parte hartzeko ideia berretsi du Trumpek.