VENEZUELA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Venezuelan atxilotutako bi bilbotarren egoera "onartezina" helaraziko dio Espainiak EBri

Europar Batasuneko estatuetako Kanpo Arazoetako ministroak Luxenburgon bildu dira Venezuelako krisiari beste behin heltzeko, eta Maduro demokratikoki aukeratutako presidente gisa ez dutela onartzen berretsiko dute.
Europar Batasuneko atzerri ministroak Luxenburgon bildu dira
Europar Batasuneko atzerri ministroak Luxenburgon bildu dira. Argazkia: Europako Kontseilua.

Jose Manuel Albares Espainiako Atzerri ministroak Nicolas Maduroren Gobernuaren aurkako operazio terrorista baten parte izatea egotzita Venezuelan espetxeratutako bi euskal herritarren egoera "onartezina" aztertuko du Europar Batasuneko homologoekin batera.

Albaresek Europar Batasuneko estatuetako Kanpo Arazoetako ministroek Luxenburgon egingo duten bileran emango du gai horren berri, eta Venezuelako krisiari buruz hitz egingo dute bertan. Halaber, Nicolas Maduro demokratikoki aukeratutako presidente gisa ez dutela onartzen berretsiko dute, ez baitute uztailaren 28ko hauteskundeetako aktak ikusteko aukerarik izan.

"Ikusiko dugu venezuelarrrek uztailaren 28an askatasunez adierazi zuten borondate demokratikoaren bidean nola aurreratu daitekeen, betiere venezuelarrena izan behar duen irtenbidea izanik (...) ezin da kanpotik inposatutakoa izan, eta, jakina, baketsua izan behar du", adierazi du ministroak prentsaurrekoan, bilerara iritsitakoan.

Eta gaineratu du: "Mahai gainean jarriko dut berriro gure bi herritarren egoera onartezina, une honetan Venezuelan bidegabeki atxikita baitaude".

Bi euskal herritarrak irailean atxilotu zituzten Venezuelan, Nicolas Maduro hiltzeko AEBek zuzendutako operazio baten parte izatea leporatuta; "terroristatzat" jo ditu Madurok, eta Espainiako Inteligentzia Zentro Nazionalarekin (CNI) lotura dutela azpimarratu du.

Espainiako Gobernuak gezurtatu egin du Espainia Venezuelan desegonkortze politikoko operazio batean nahasita dagoenik, baita bi atxilotuak CNIko kide direnik ere.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X