Gaza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Israelek Yahya Sinwar Hamaseko burua hil du, Gazan

Sinwar urriaren 7ko erasoen burua zen, eta Israelek Gazaren aurka abiatutako erasoaldiaren helburu nagusia.
Yahya Sinwar Hamaseko burua, 2018ko ekitaldi batean. EFE.
Yahya Sinwar Hamaseko burua, 2018ko ekitaldi batean. EFE.

Yahya Sinwar, Hamaseko buruzagi gorena eta urriaren 7ko erasoak agindu zituena, hil duela baieztatu du Israelgo armadak. Azken urte honetan, Tel Aviven helburu nagusia Sinwar akabatzea izan dela esan du armadak.

Hamesek ez du ofizialki ezer baieztatu, baina Reuters agentziak azaldu duenez, mugimendu islamistaren iturriek aitortu egin dute Sinwar hilda dagoen "zantzuak" dituztela.

Armadak eta Shin Bet inteligentzia agentziak azaldu dutenez, Hamaseko liderra asteazkenean, urriaren 16an, hil zuten Rafah inguruan egindako operazio militar batean. Adierazpenen arabera, gainera, haren bila urtebete eman badute ere, inguruko ekintza militarren Sinwarren mugimenduak erabat mugatu zituzten eta inguratuta zeukaten.

Ordu batzuk lehenago, Gazan hiru "terrorista" hil dituela iragarri du Armadak, eta, DNA proben bidez, horietako bat Hamaseko burua ote zen egiaztatzen ari zirela gaineratu du. Azkenean, erasoaren ondoren aurkitutako hiru gorpuetako bat Sinwarrena dela baieztatu du eta beste biak bi soldadu direla.

Sinwar talde islamistaren azken agintarietako bat zen, udan Ismail Haniyeh bulego politikoko burua eta Mohamed Deif buruzagi militarra hil ondoren.

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa harro agertu da. Bere hitzetan, "Hamasek ez du Gazan gobernatuko. Hau Hamasen biharamunaren hasiera da eta hau aukera bat da zuek, Gazako biztanleok, euren tiraniatik askatzeko". Hala ere, herrialdeak gerran jarraitzen duela errepikatu du, "berpizkundearen gerran" hain zuzen ere.

U7erasoen pentsatzailea

Yahya Sinwar 1962an jaio zen Jan Yuniseko errefuxiatu eremuan. 19 urterekin sartu zen Hamasen eta 2017an goi-karguetara iritsi zen, Israelen etsai sutsuaren fama hartuta. Abuztuan gainerako agintariak hil ondoren, buruzagitza bere esku gelditu zen.

Israelen aburuz, bera izan zen 1.200 pertsona hil eta 250 bahitu eragin zituen 2023ko urriaren 7ko erasoak pentsatu eta antolatu zituena. Ondorioz, Israelgo Armadaren helburu nagusi bilakatu zen.

Israelek Hamaseko hainbat buruzagi hil izan ditu iraganean, hala nola Ahmed Yasin jekea (2004), Abdelaziz Rantisi (hilabeteren ostean), Salah Shehade (2002) eta Ahmed Yabari (2012).

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X