Ekialde Hurbila
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Israelgo Parlamentua, herrialdean UNRWAren jarduera debekatzeko bidean

Knésetak bi lege-proiektu onar ditzake astelehen honetan, UNRWAk Israelen egiten dituen jarduerak debekatzeko, langileei immunitateak eta pribilegioak kentzeko eta "erakunde terrorista" izendatzeko. Hainbat herrialdek "kezka handia" agertu dute horren inguruan.
UNRWAren kamioi bat, suntsituta, Israek eraso egin ostean, pasa den asteazkenean. EFE.
UNRWAren kamioi bat, suntsituta, Israek eraso egin ostean, pasa den asteazkenean. EFE.

Hiru hilabeteko etenaldia amaituta, astelehen honetan ekingo dio berriro Knesetak (Israelgo Parlamentua) bere jarduera parlamentarioari, eta, itxura guztien arabera, Hamasekin lotzen duen UNRWA errefuxiatu palestinarrentzako NBEren agentziari Israelgo lurraldean, Jerusalemgo ekialdean barne, jardutea debekatuko lioketen hainbat lege onartuko ditu. 

Joan den uztailaren 22an, legegileek lehen urratsa eman zuten Israelen agentziaren jarduerak debekatzeko, langileei immunitateak eta pribilegioak kentzeko eta "erakunde terrorista" izendatzeko hiru lege-proiektu onartuz lehen irakurketan –Israelgo legeek hiru irakurketa behar dituzte berretsiak izateko–.

Lehen lege-proiektuak, Benjamin Netanyahuren Likud alderdiko Boaz Bismuth diputatutak aurkeztutakoak, UNRWAk Israelen egiten dituen operazioak erabat gelditzea du helburu, eta horrek Jerusalem Ekialdeaen egiten duen lana ere amaitzea ekarriko luke. Jerusalem Ekialdea 1967ko gerraren ondoren okupatutako lurralde palestinarra da eta 1980an aldebakarreko erabakiz Israeli anexionatua, nazioarteko komunitateak onartzen ez duen erabakia.

UNRWAk, gaur egun, besteak beste, hezkuntza eta osasun zerbitzuak eskaintzen ditu Jerusalem Ekialdeko errefuxiatu-eremu batzuetan, Shuafaten, esaterako. Israelekin koordinaziorik gabe, erakundearentzat ia ezinezkoa izango litzateke Gazan lan egin ahal izatea (non gaur egun laguntza banatzeaz arduratzen den); berdin Zisjordaniako errefuxiatuen kanpalekuetan ere, Israelek jada ez bailuke baimenik emango okupatutako lurralde palestinar horietara sartzeko, eta ez bailuke Armadarekiko koordinaziorik ahalbidetuko.

Bigarren proiektuaren helburua NBEko agentziari emandako salbuespenak baliogabetzea da, besteak beste, salbuespen fiskalak eta immunitate estatusa. Era berean, gobernuko edozein agentziak edo erakunde publikok ezingo du UNRWArekin edo hura ordezkatzen duten pertsonekin harremanik izan.

Hirugarren lege-proiektuak agentzia "erakunde terrorista" izendatu nahi zuen, baina dagoeneko ez dago mahai gainean oztopo legalekin talka egiteagatik, Israelgo prentsak jasotzen duenez.

Israelek lege horiek justifikatu ditu UNRWAko 2.100 langile Hamas erakunde islamistako kide direla esanez; ez du, ordea, inongo frogarik aurkeztu. 

Igande honetan, Australiako, Frantziako, Alemaniako, Kanadako, Hego Koreako eta Erresuma Batuko Atzerri ministroek "kezka handia" agertu dute lege horiek aurrera aterako direlako, eta Israeli "nazioarteko betebeharrak" betetzeko eskatu diote, eta UNRWAri bere operazioekin jarraitzea ahalbidetzeko.

AEB bera ere, Israelen laguntza militar eta diplomatiko handiena dena, astelehenean bozkatuko diren bi lege-proiektuen aurka dgo. Hilaren hasieran, Joe Bidenek gidatutako Gobernuak eskutitz bat bidali zien Israelgo agintariei, lege horiek onartzearen aurka agertuz; izan ere, Gazako laguntza humanitarioarentzako kolpea litzateke, eta Jerusalemgo milaka palestinarrei oinarrizko gizarte-zerbitzuak kenduko lizkieke, hezkuntza, besteak beste.

"Gazako laguntzaren bizkarrezurra"

UNRWA "Gazako operazio humanitarioen bizkarrezurra" dela adierazi du Jonathan Fowdler erakundeko bozeramaileetako batek, eta agentziaren lanik gabe 66.000 haur gazatarrek euren hezkuntza-beharrei erantzuteko gai den entitate bakarra galduko luketela nabarmendu du.

Gaza eremu suntsituaz harago, (non azken urtean Israelek 42.000 lagun hil dituen, gehienak emakumeak eta haurrak), Zisjordania okupatuan milaka palestinarrek beharrezko dituzten hezkuntza eta osasun zerbitzuak desegin egingo lirateke, Palestinaren eta Israelen arteko gatazkari irtenbide diplomatikoa emateko aukera arriskuan jarriz.

2023ko urriaren 7tik, UNRWAko 220 langile baino gehiago hil ditu Israelek eta 190 instalazio kaltetu ditu erasoetan.

UNRWA 1950ean ezarri zuen NBEk, eta bost milioi errefuxiatu palestinar baino gehiagori -asko Israelgo Estatua sortzearen ondorioz desplazatutako ehunka mila lagunen ondorengoak- gizarte-zerbitzuak ematen dizkie, Gazako Zerrendan, Zisjordania okupatuan, Libanon, Sirian eta Jordanian bizi direnei.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X