AEB-KO HAUTESKUNDEAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AEBko zazpi estatuk Konstituzioak abortatzeko eskubidea biltzearen alde egin dute eta Floridan, kontra.

New York, Arizona, Colorado, Maryland, Montana, Missouri eta Nevada estatuetako boto emaileek abortatzeko eskubidea legez babestearen alde egin dute.
Abortuaren aldeko kanpaina Arizonan
Abortuaren aldeko kanpaina Arizonan. Argazkia: EFE

Ameriketako Estatu Batuetako hauteskundeetan herrialdeko presidentea aukeratzeaz gain, Ordezkarien Ganbera eta Senatua berritu dute. Halaber, hainbat estatutan abortuari buruzko galdeketak egin dituzte. Bertako hedabideen proiekzioen arabera, New York, Arizona, Colorado, Maryland, Montana, Missouri eta Nevada estatuetan abortatzeko eskubidea estatu mailan babestearen alde bozkatu dute; Floridan, berriz, proposamenaren aurka egin dute.

Aipaturiko bost estatu horietan abortatzeko eskubideari eutsiko diote. Floridan, berriz, ez dute abortua legez babesteko beharrezkoa zen botoen % 60 eskuratu eta, hortaz, gaur arte legez, ezingo da abortatu haurdunaldiaren seigarren astetik aurrera.

Nebraskak eta Hego Dakotak indarrean dauden murrizketei eustearen alde egin dute. Izan ere, Nebraskan legezkoa da haurdunaldia nahita etetea hamabigarren astera arte, eta neurri horri eutsi zaio.

2022ko ekainean, AEBko Auzitegi Gorenak haurdunaldia eteteko eskubide konstituzionala hamar estatutan bertan behera uztea erabaki zuen. Abortuaren aldekoek galdeketak egiteko nahikoa sinadura bildu dituzte eta gaiari buruzko bozketa egitea lortu dute hainbat estatutan, azaroaren 5eko hauteskundeak baliatuz. 

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek ziurtatu duenez, "Kubak eutsi egingo dio" AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak eragina duela Kubako "funtsezko zerbitzuetan", eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzearen ondorioz", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe geratu zirela otsailean", besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X