HAUTESKUNDEAK AEB-n
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kamalaren isiltasuna, gaurik gogor eta luzeenaren ostean

Hautagai demokratak bertan behera utzi du hauteskunde gauean bere jarraitzaileen aurrean egin beharreko hitzaldia, eta gaur iluntzean hitz egingo ei du, Trumpen garaipena onartzeko.
Estatu Batuetako hauteskundeak
Estatu Batuetako hauteskundeak. EFE.

Kamalaren ametsa bertan behera geratu da gau ilun baten ostean. Itxaropen eta inklusio mezuak ez dira nahikoa izan Kamala Harris AEBko presidenteorde eta Etxe Zurirako hautagaiak hauteskundeetan garaipena lortzeko.

Donald Trump hautagai errepublikanoak Ipar Carolinan eta Georgian irabazita, irabazle birtual gisa aurkeztu du bere burua. Botoak zenbatzen jarraitzen duten arren, itxura guztien arabera, Harris ez da Ameriketako Estatu Batuetako lehen emakume presidentea izango.

Konfiantzaz gainezka iritsi da hautagaia azken txanpara. Hauteskunde gaua Washingtongo Howard Unibertsitatean igaro du, 1980ko hamarkadan ikasketak egin zituen unibertsitatean, eta handik monitorizatu ditu emaitzak, jarraitzaileekin batera.

Gauerdia pasata eta bi estatu garrantzitsu horietako porrotaren berri izan ostean, Harrisek erabaki du bertan behera uztea Washingtongo Howard Unibertsitatean egin behar zuen hitzaldia.

Harrisek bertan behera utzi du hauteskunde gauean egingo zuen hitzaldia, baina gaur hitz egingo du azkenean, Trumpen garaipena aitortzeko.

Kanpainaren azken uneetan, Kamala Harrisek esperantza eta inklusio mezuak zabaldu ditu. Pertsona ezagunen hauspoa ere izan du, Oprah Winfrey, Lady Gaga eta Ricky Martinena, esaterako, eta haiekin batera printzipio demokratikoei eusteko premia azpimarratu du. Oso bestelakoak izan dira Kamalak eta Trumpek egindako azken hitzaldiak, tonu oldarkorragoa aukeratu baitu errepublikanoak.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X