Dolarra, kriptotxanponak eta Europako burtsa nagusiak gora, Trumpen garaipen argiaren aurrean
Donald Trump AEBko presidente ohi eta hautagai errepublikanoa Etxe Zurira itzuliko dela ziurra dirudien honetan, nabarmen gora egin dute dolarrak, bitcoin kriptotxanponak eta AEBko zorraren errentagarritasunak. Halaber, Europako burtsa nagusiek, Madrilgoak salbu, irabazi txikiak pilatu dituzte saioaren hasieran.
Hauteskundeetako lenehbiziko emaitzak ezagutu berritan, diru merkatuek goranzko bidea hartu dute. Wall Streeteko burtsa ireki zain, adituek % 1etik gorako irabaziak iragartzen dizkiote.
Dolarrak % 2 egin du gora euroaren aurrean, eta 2020ko martxotik egun bakarrean izan duen igoerarik handiena da. Euroaren eta dolarraren truke-tasa 1,0711koa da. Are gehiago, munduko dibisa ia guztiekin alderatuta, dolarrak gora egin du.
Bitcoin kriptotxanponaren balioak nabarmen egin du gora. Izan ere, % 8 hazi da eta bere balioa 75.000 dolarretik gora kokatu da. Gaurko datuak marka berri bat ezarri du.
Europako burtsa nagusiek gora egin dute egunaren hasieran. Madrilgoa da salbuespen bakarra, izan ere, % 0,44 egin du behera saioaren hasieran. Europako gainerako tokietan, ordea, irabazi txikiak izan dituzte goizaren hasieran. Horrela, Frankfurteko burtsak % 0,44 irabazi du, Milanekoak, % 0,58; Pariskoak, % 0,51, eta Londreskoak, % 0,82.
Asian, Tokioko burtsaren Nikkei indizeak % 2,61eko irabaziekin itxi du asteazkeneko saioa.
Merkatuen erreakzio orokorra positiboa izan bada ere, hainbat adierazlek behera egin dute. Esaterako, hamar urterako AEBko bonoen prezioak nabarmen egin du behera, baina errentagarritasuna % 4,42an kokatu da.
Bestalde, Brent upela, Europan erreferentzia gisa erabiltzen dena, 74,04 dolarrera igo da (% 2) goizeko lehen orduan. Urrearen balioak ere behera egin du, % 0,52, eta 2.726 dolarrera iritsi da.
Zure interesekoa izan daiteke
Oiartzunen atzo izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.
ELAk zerbitzu publikoak hobetzeko premiazko neurriak eskatu dizkio Pradalesi, eta gutxieneko soldataren aldeko urratsak galdegin ditu
Mikel Lakuntzak politika publikoetan "norabide aldaketa" eskatu dio lehendakariari, zerbitzu publikoen "gainbehera" lehengoratzeko eta patronalari presioa egiteko, Euskadin gutxieneko soldata ezar dadin.
LAB: Pradalesen Gobernuak "suspentso atera du" langileen aldeko politiketan
Garbiñe Aranburuk zalantzan jarri du lehendakariarekin egindako bilera-sortaren sinesgarritasuna, eta elkarrizketa soziala instituzionalizatzeko legea bertan behera uzteko eskatu dio Imanol Pradalesi.
EHUren intersindikalak salatu du Unibertsitate Lege berriak unibertsitate publikoari beharrean, pribatuari egiten diola mesede
Sindikatuok "kezka handia" agertu dute Unibertsitate Lege berriarekin, eta salatu unibertsitate pribatuei diru publikoa jasotzeko bidea errazten diela, publikoaren kaltetan. Hain justu, EHUren "arazo larriena azpifinantzaketa" dela nabarmendu dute.
Greba deitu dute Bizkaiko metal merkataritzan urriaren 7rako, lan hitzarmen berri baten alde
ELA, UGT, CCOO eta LAB sindikatuek soldatak KPIaren arabera eguneratzea eta lanaldia Bizkaiko merkataritzako beste hitzarmen batzuetan ezarritako urteko 1.725 orduetara murriztea.
Gipuzkoako gasolindegietako langileak kalera atera dira lan-hitzarmen berriaren alde
Gipuzkoako gasolindegietako langileek elkarretaratzea egin dute Lan Harremanen Kontseiluaren egoitzaren aurrean, hitzarmen berriaren negoziazioen blokeoa salatzeko. Ia bi urteko prozesuaren ostean, langileak kexu dira patronalak ez duelako erakusten elkarrizketarako borondaterik. Akordiorik lortu ezean, iragarri dute datozen asteetan mobilizazioak areagotu ditzaketela.
Inoizko mahats bilketarik goiztiarrena egin dute Arabako Errioxan, klima aldaketak eraginda
Tenperatura altuak izan dira eta ez du ia euririk egin. Horren ondorioz, apenas egon da onddoek eragindako gaixotasunik, eta mahatsaren kalitatea "bikaina" da. Ifrentzuan, baldintza meteorologikoek alkohol graduazioa igoarazi dute; "upategian konpentsatu beharko dute hori", azaldu dute.
Bateriekin izandako intzidentzia batek auto elektrikoen ekoizpena geldiarazi du Nafarroako Volkswagenen
Hornitzaileak arazoa konpondu du eta normaltasunez ekoizten ari da; hortaz, Nafarroako Volkswagenek jarduerari "berehala" ekitea espero du.
CCOOk Pradalesi hainbat eskumenen aurrean dituen "zuhurtziak" azaldu dizkio, langile askori eragiten dietelako
CCOO Euskadiko idazkari nagusi Santiago Martinezek Gernikako Estatutua oso-osorik betetzearen alde egin du lehendakariaren aurrean, baina "zuhurtzia" agertu du eskumen-transferentzia batzuen aurrean, hala nola FOGASAren edo pentsioen ingurukoen aurrean; izan ere, langile askori eragiten diete, eta, azpimarratu duenez, "ondo egin behar dira".