Trumpek Susie Wiles aukeratu du Etxe Zuriko kabineteburu izateko
Donald Trump AEBko presidente hautetsiak lehen izendapena egin du jada: Susie Wiles, hauteskunde kanpainako zuzendarietako bat izan dena, aukeratu du Etxe Zuriko kabineteburu izateko.
AEBko 250 urteko historian, bera izango da lehen kabineteburu emakumea. Administrazioko kargurik garrantzitsuenetako bat da, eta presidentearen kabineteko kide guztiak koordinatzeaz arduratzen da.
"Susie Wilesek AEBko historian izandako garaipen handienetako bat lortzen lagundu dit, eta 2016ko eta 2020ko kanpaina arrakastatsuenetan parte hartu du", nabarmendu du Trumpek ohar bidez.
Buruzagi errepublikanoaren arabera, "emakume indartsua, azkarra, berritzailea eta mundu zabalean errespetatua da Wiles. Ohorea da Susie izatea AEBko historiako lehen kabineteburua. Ez dut zalantzarik, gure herrialdea harro egoteko moduan jardungo du".
Asteartean, garaipena aldarrikatzeko hitzaldian bertan, Wilesi aipamen berezia egin zion Trumpek. "Utzidazue Susiek eta Chrisek (LaChivita) —biak ala biak izan dira kanpainako buru— egindako lanarengatik esker beroena ematen. Susieri bigarren maila batean egotea gustatzen zaio, baina ez dago inondik inora bigarren mailan", esan zuen.
Zailtasunei aurre egiten iaioa
Wiles (New Jersey, 1957) eskarmentu handiko aholkularia da, eta Floridan jardun du bereziki. 2016an, estatu horretarako Trumpen kanpaina zuzendu zuen, eta Ron DeSantisi gobernadore izaten lagundu zion bi urte geroago, 2018an.
NBC News telebista katearen arabera, Wiles "zorigaitzetara ohituta dago". Pat Summerall futbol jokalari ezagunaren alaba da, eta 90eko hamarkadan gutuna idatzi zion aitari, bere alkoholismoak lotsatzen zuela esanez. Antza, Summerallek berak gerora aitortu zuenez, eskutitz hura erabakigarria izan zen alkohola uzteko.
Raymond Donovan Lan idazkari nagusiaren idazkaria ere izan zen Wiles. Donovan ikerketapean egon zen mafiarekin zituen loturak tarteko, eta dimisioa aurkeztera bultzatu zuen, fiskalak hura ez auzipetzea eskatu bazuen ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek eta Estatu Batuek eraso egin diote Iranek eta Qatarrek partekatzen duten munduko gas aztarnategi handienari
Iranek ohartarazi du bere azpiegitura energetikoaren aurkako erasoek "ondorio kontrolaezinak" ekar ditzaketela, egoera are gehiago zailduko dutenak eta mundu guztiari eragin diezaioketenak.
Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"
Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste.
Irango zentral nuklear bati eraso egin diotela salatu du NBEk
Oraingoz, ez dute biktimen ezta kalteen berririk eman. Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak Ekialde Hurbileko gatazka baretzeko deia egin du, istripu nuklearrak gertatzeko arriskua saihesteko.
Iranek misilekin eraso egin du Tel Aviven aurka, Ali Larijaniren hilketaren mendeku gisa
Irango Guardia Iraultzailearen esanetan, "100 helburu militar eta segurtasun helburu baino gehiago" jo dituzte, erasoan Israelgo aireko defentsa sistemak gaindituta.
Iranek baieztatu du Ali Larijani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria hil duela Israelek
Martxoaren hasieran Khamenei aiatola hil zutenetik, Larijani Irango buruzagi garrantzitsuenetakoa zen. Halaber, eraso berean Golamreza Soleimani Basij indar paramilitarreko buruzagia hil dutela baieztatu du Irango Guardia Iraultzaileak. Hilketa horien aurrean, Irango agintari politiko eta militarrek "mendekua" agindu dute.
Espainiak euskara, katalana eta galegoa Europar Batasunean hizkuntza ofizialak izan daitezen nahi du
Fernando Sampedro EBko Estatu idazkariak esan du presioa egiten jarraituko dutela, nahiz eta gaiak bederatzi hilabete daramatzan Ministerioaren agendatik kanpo.
Israelgo Armadak iragarri du "eskala handiko" beste erasoaldi bat egingo duela Teheranen aurka
Israel Katz Defentsa ministroak iragarri duenez, Ali Larijani Irango Segurtasun Nazionaleko agintaria hil dute.
Trumpek esan du "ohore handia" izango litzatekeela "Kuba hartzea"
Bere Administrazioa Kubako agintariekin hitz egiten ari dela errepikatu du agintariak, eta irla "porrot egindako nazio bat" dela azaldu du. "Ez dute dirurik, ez dute petroliorik, ez dute ezer".
Beste ontzi bati eraso egin diote Ormuztik gertu, Erresuma Batuko itsas agentziak jakinarazi duenez
Bestalde, AEBko Armadak baieztatu duenez, Irango "7.000 objektibo baino gehiago" jo ditu, eta ehun ontzi baino gehiago "kaltetu edo suntsitu" ditu, otsailaren 28an Israelekin batera erasoaldia hasi zuenetik.
EBk uko egin dio Ormuzera aktibo militarrak bidaltzeari, berea ez den gerra bat delako
Nazioarteko bazkideek itsasartea desblokeatuko duen hedapen militar batean parte hartzeko ideia berretsi du Trumpek.