Caetano denboralea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hegaldiak bertan behera eta Eiffel dorrea itxita, elur denboraleagatik

Caetano denboralea Frantzia astintzen ari da. Elurrak eta haizeak 56 departamendu eta Paris hiriburua alertan jarri ditu.
20241121161747_paris-elurra_
18:00 - 20:00
Elurrak Paris zuriz estali du, eta irudi ederrak utzi ditu

Frantzia astintzen ari den elur eta haize denboralea eragina izaten ari da herrialdean eta Paris hiriburuan. Parisko Roissy-Charles-de-Gaulle aireportuko hegaldien % 10 bertan behera geratu dira, tren eta errepideetan hainbat arazo sortu dira eta Eiffel dorrea aldi baterako itxi dute. Era berean, 235.000 etxebizitza elektrizitaterik gabe daude.

"Zoritxarrez, itxita egongo gara gaur, eta bihar irekiko dugu berriro, arratsaldeko ordu batean", adierazi du sare sozialetan Eiffel dorrea kudeatzen duen erakundeak.

Aireko trafikoari dagokionez, denboraleak Roissy-Charles-de-Gaulle aireportuan eragina izan du. Hegaldiak % 10 murriztu dira. Errepideetan hainbat arazo sortu dira eta Frantzia osoan 800 kilometroko auto-ilarak sortu dira. Trenak ere atzerapenak izaten ari dira.

Haizea dela eta, 235.000 etxebizitza argindarrik gabe geratu dira, zuhaitzak eta adarrak erori direlako.

Gaur arratsaldean, Frantziako 56 departamendu zeuden alerta laranjan Caetano denboraleagatik.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X