Euroganberak onespena eman dio Von der Leyen presidente eta Ribera presidenteorde izango dituen Batzordeari
Europako Parlamentuak behin betiko onespena eman dio Ursula Von der Leyen presidentea buru izango duen Europako Batzorde berriari. Gobernu taldeak aldeko 370 boto jaso ditu, eta kontrako 282. Halaber, 36 europarlamentari abstenitu egin dira.
Ursula Von der Leyenen gobernuak Europako Parlamentuaren % 51ren babesa lortu du, inoiz Europar Batasuneko gobernu talde batek lorturiko emaitzarik txarrena. Bigarrenez jarraian Europako Batzordeko presidente izango denak babes handiagoa eskuratu zuen uztaileko bozketan, baiezko 401 boto jaso baitzituen.
Gaurko bozketan agerian gelditu da Europako Parlamentuaren zatiketa. Gehiengo sinplea nahikoa zen Von der Leyenen gobernu talde berria onartzeko, eta hori Europako popularren, sozialdemokraten eta liberalen arteko akordioak bermatu du. Halaber, Berdeen taldeko eta eskuin muturreko ECR taldeko kide batzuek ere alde bozkatu dute. Aitzitik, kontrako botoa eman dute Espainiako popularrek.
Gauzak horrela, eta azken tramitea gaindituta, Europar Batasuneko gobernu talde berriak datorren igandean (abenduak 1) hasiko du bost urteko legegintzaldia.
EAJk Europako Batzorde berria babestu du, eta EH Bilduk ezezko botoa eman du, Podemos, Sumar, Compromis, Comuns, BNG eta ERC bezala. Era berean, Espainiako ultraeskuinak, Voxek eta Alvise Perezen Se Acabo la Fiesta alderdiak, ez dituzte komisario berriak babestu.
Zure interesekoa izan daiteke
Irango zentral nuklear bati eraso egin diotela salatu du NBEk
Oraingoz, ez dute biktimen edo kalteen berririk eman. Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak Ekialde Hurbileko gatazka baretzeko deia egin du, istripu nuklearrak gertatzeko arriskua saihesteko.
Iranek misilekin eraso egin du Tel Aviven aurka, Ali Larijaniren hilketaren mendeku gisa
Irango Guardia Iraultzailearen esanetan, "100 helburu militar eta segurtasun helburu baino gehiago" jo dituzte, erasoan Israelgo aireko defentsa sistemak gaindituta.
Iranek baieztatu du Ali Larijani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria hil duela Israelek
Martxoaren hasieran Khamenei aiatola hil zutenetik, Larijani Irango buruzagi garrantzitsuenetakoa zen. Halaber, eraso berean Golamreza Soleimani Basij indar paramilitarreko buruzagia hil dutela baieztatu du Irango Guardia Iraultzaileak. Hilketa horien aurrean, Irango agintari politiko eta militarrek "mendekua" agindu dute.
Espainiak euskara, katalana eta galegoa Europar Batasunean hizkuntza ofizialak izan daitezen nahi du
Fernando Sampedro EBko Estatu idazkariak esan du presioa egiten jarraituko dutela, nahiz eta gaiak bederatzi hilabete daramatzan Ministerioaren agendatik kanpo.
Israelgo Armadak iragarri du "eskala handiko" beste erasoaldi bat egingo duela Teheranen aurka
Israel Katz Defentsa ministroak iragarri duenez, Ali Larijani Irango Segurtasun Nazionaleko agintaria hil dute.
Trumpek esan du "ohore handia" izango litzatekeela "Kuba hartzea"
Bere Administrazioa Kubako agintariekin hitz egiten ari dela errepikatu du agintariak, eta irla "porrot egindako nazio bat" dela azaldu du. "Ez dute dirurik, ez dute petroliorik, ez dute ezer".
Beste ontzi bati eraso egin diote Ormuztik gertu, Erresuma Batuko itsas agentziak jakinarazi duenez
Bestalde, AEBko Armadak baieztatu duenez, Irango "7.000 objektibo baino gehiago" jo ditu, eta ehun ontzi baino gehiago "kaltetu edo suntsitu" ditu, otsailaren 28an Israelekin batera erasoaldia hasi zuenetik.
EBk uko egin dio Ormuzera aktibo militarrak bidaltzeari, berea ez den gerra bat delako
Nazioarteko bazkideek itsasartea desblokeatuko duen hedapen militar batean parte hartzeko ideia berretsi du Trumpek.
NATOk Trumpi erantzun dio aliatuek laguntza eskaini diotela Ormuzerako
AEBko presidenteak ohartarazi zuen Aliantzak “oso etorkizun makurra” izango duela aliatuek itsasartea desblokeatzen laguntzen ez badute. Erresuma Batuak adierazi du “plan kolektibo bat” lantzen ari dela eremurako, eta EBk Atzerri ministroak bildu ditu auzia aztertzeko.
Israelek lurreko operazioa hasi du Libanon Hezbollahren "funtsezko bastioien" aurka
Israel Katz Defentsa ministroak ohartarazi duenez, "Libano hegoaldean bizi diren ehunka mila bizilagun xiitek" eta Israelen abisuen ondotik eskualde hori utzi dutenek "ezingo dute Litani ibaiaz hegoaldeko euren etxeetara itzuli" mugatik gertu dauden Israelgo eskualdeetako "segurtasuna bermatu arte".