INDARKERIA MATXISTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pelicot auziko epaileak astelehen honetan hasiko dira epaia eztabaidatzen

Fiskaltzak 4 eta 20 urte arteko kartzela-zigorrak eskatu ditu Dominique Pelicot eta beste 50 gizonentzat, lehenaren emazte ohi Gisele Pelicot somniferoekin konorterik gabe utzi eta hamar urtez bortxatzeagatik. Epaia ostegunerako prest izan liteke.
Gisele Pelicot seme-alaben artean. Argazkia: EFE
Gisele Pelicot seme-alaben artean. Argazkia: EFE

Hiru hilabete iraun duen epaiketaren ondotik, bihar hasiko dira Pelicot auziko epaileak deliberatzen. Abenduaren 19rako espero da Avignongo Auzitegiaren epaia.

Fiskaltzak 4 eta 20 urte arteko kartzela-zigorrak eskatu ditu Gisele Pelicot bortxatzeaz akusatutako 51 gizonentzat. Webgune batean topatzen zituen erasotzaileak Dominique Pelicot auzipetu nagusiak, eta bideoetan grabatzen zituen bortxaketak. Emazte ohia somniferoz lokartzen zuen, gizon horiek bera konturatu gabe bortxa zezaten.

51 auzipetuek azken hitzak esateko aukera izango dute astelehen honetan, eta ikusi egin beharko da inork ezer esan nahi duen.

Ikusmina handia da Frantzian, eta nazioartean interes mediatiko izugarria piztu du prozesuak; izan ere, ateak zabalik, komunikabideei irekita egin da epaiketa, biktimak, Giselek, hala erabakita. "Lotsa aldez alda dadila", esan zuen erabakia hartu zuenean.

27 eta 74 urte artean dituzte akusatuek, eta lanbide eta klase sozial ezberdinetakoak dira. Egin zutena ez zela bortxaketa izan esatetik egin zutena justifikatzera iritsi dira asko eta asko, senarrak "baimena" eman ziela argudiatuz.

Hain zuzen ere, onespenaren auzia izan da epaiketa honetan mahai gainean jarri den gakoetako bat, eta Frantzian eztabaida bizia piztu da hori bortxaketaren zigor definizioan sartzeko. Legelariak, politikariak eta elkarte feministak ez dira, ordea, erabat ados jartzen puntu horretan.

Bien bitartean, borroka feministaren nazioarteko ikur bihurtu da Gisele Pelicot, gertatu zaionaren ondotik erakutsi duen jarrera eta hausnarketengatik. Miresmena eragin du.

Pelicotarrek hiru seme-alaba izan zituzten: David (50 urte), Caroline (45) eta Florian (38). Ama babestu eta aitaren aurka irmo agertu dira epaiketa osoan.

Kasua

Avignonen irailaren 2tik epaitzen ari diren erasoak 2011ko uztaila eta 2020ko urria bitartean gertatu ziren, Parisko eskualdean lehenik eta Mazan herrian (Frantziako hego-ekialdean) gero, erretiroa hartu eta tokialdatu zirenean.

Dominique Pelicot beste gizon batzuekin harremanetan jartzen zen lineako plataforma batean, eta etxera gonbidatzen zituen, biktimari antsiolitiko dosi handiak eman ondoren. Drogek konorterik gabe uzten zuten emakumea, eta, horri esker, bortxatu egiten zuten, bera konturatu gabe. Hurrengo egunetan, mina eta bestelako sentsazioak izaten zituen, baina ez zekien zer gertatu zitzaion.

2020ko irailean amaitu ziren erasoak. Dominique Pelicot Carpentrasko supermerkatu batean emakume batzuen gonazpiak grabatzeagatik atxilotu zuten, eta haren artxibo informatikoak miatzean, biktimak jasandako bortxaketak agertzen ziren milaka bideo eta argazki aurkitu zituzten ikertzaileek.

Dominique Pelicot, akusatu nagusia, genero-indarkeriako beste bi kasutan ere dago inputatuta: 1991n emakume bat bortxatu eta hiltzeagatik eta 1999an arma zuriz emakume bat bortxatzen saiatzeagatik. DNA probei esker identifikatu zuten.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X