ILARGIRA BIDAIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Elon Musken SpaceX-ek bi modulu robotiko pribatu jaurti ditu Ilargirako hurrengo bidaiak prestatzeko

20250115095948_space-x_
18:00 - 20:00
Elon Musken SpaceX-ek bi modulu robotiko pribatu jaurti ditu Ilargirako hurrengo bidaiak prestatzeko
SpaceX enpresa pribatuaren Falcon 9 kohetea Floridako NASAren Kennedy Espazio Zentrotik jaurti dute gaur goizean. Bi modulu robotiko pribatu daramatza: bata, estatubatuarra eta bestea, japoniarra.

Albiste gehiago mundua

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hamasek dioenez, U-7ko erasoa egin eta Israelek Gazan erasoaldia abiatu eta bi urtera, "borrokak jarraitu" egiten du

Adierazi duenez, erasoek "itzalak proiektatzen jarraitzen dute maila politikoan eta militarrean, eskualdean eta munduan". "Bi urteko samina, bidegabekeria, zapalkuntza, sufrimendu handia eta kostu handiak; erresistentziaren begiek, berriz, Jerusalemen, Al Aksako meskitaren eta Palestina osoaren askatasunari begira jarraitzen dute", azpimarratu du, eta "atzerriko okupatzaileei aurre egiteko orduan herrialdeko seme-alaben ausardia" goraipatu du.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Rock kontzertua eman du Mileik Argentinan, ekaitz politikoaren erdian

Euforia nagusi, Argentinako presidente Javier Mileik rock kontzertu bat eskaini du Buenos Airesen, bere gertukoekin eta jende gazte askorekin batera. Bere Gobernuak eta bere alderdiak agertoki politiko eta ekonomiko konplexu bati egin behar diote aurre urriaren 26ko hauteskunde legegileen atarian. Ikuskizuna, artista ezagunen kantuak jo dituzte, Mileik idatzitako liburu bat aurkeztu aurretik, 'La Construcción del Milagro' izenekoa. Movistar Arenan izan da, Argentinako hiriburuko espazio ezagunean, bertako eta nazioarteko artista garrantzitsuak hartzen dituena.

Gehiago kargatu