GERRA KOMERTZIALA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AEBk % 25eko muga zergak iragarri ditu autogintza, farmazia eta erdieroaleen industrian, apiriletik aurrera

Dagoeneko Donald Trump AEBko presidenteak % 10eko muga zerga ezarri dio Txinari, eta % 25ekoa, berriz, mundu osoko altzairuaren eta aluminioaren inportazioei.
Merkantziaz betetako edukiontziak, Los Angeleseko portuan. Argazkia: EFE
Merkantziaz betetako edukiontziak, Los Angeleseko portuan. Argazkia: EFE

Donald Trump AEBko presidenteak astearte honetan iragarri duenez, inportatutako autoei, farmazia produktuei eta erdieroaleei % 25 inguruko muga-zerga ezarriko die apirilaren hasieratik aurrera. Halaber, muga-zerga horiek indarrean sartu eta urtebetera kopuru horiek igo egingo ditu.

Etxe Zuriko maizterraren esanetan, AEBk % 25 inguruko zerga ezarriko die inportatutako ibilgailuei, eta farmazia produktuen eta erdieroaleen kasuan kopuru hori % 25etik gora igo daiteke.

Muga-zerga berriak ez dira berehala sartuko indarrean, izan ere, AEBk tartea eman nahi die enpresei beren lantegiak Estatu Batuetara mugitzeko. Muga-zerga herrialde batek atzerritik erositako produktu bati ezartzen dio zerga da, hortaz, herrialdean ekoizten duten enpresek ez dute ordaindu beharrik.

Trumpek azaldu duenez, muga-zerga berriak apirilaren 2tik aurrera ezarriko ditu. Trumpen administrazioak ikerketa abiatu du AEBko produktuak zergapetzen dituzten herrialdeak banan-banan aztertu, eta horietako bakoitzak AEBko esportazioei aplikatzen dizkieten tarifak parekatzeko.

Bestalde, dagoeneko Donald Trump AEBko presidenteak % 10eko muga zerga ezarri dio Txinari, eta % 25ekoa, berriz, mundu osoko altzairuaren eta aluminioaren inportazioei. 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X