EPAIKETA FRANTZIAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zirujau ohi frantziarrak onartu egin du ia 300 adingeberi sexu-erasoak egin dizkiela

Joël Le Scouarnec zirujau izandakoak gehienez ere 20 urteko kartzela zigorra jaso dezake. Gaur egun, espetxean dago beste sexu eraso bat egiteagatik kondenatu dutelako.
20250224205611_joel-le-scouarnec-juicio_
18:00 - 20:00
299 adingaberi abusuak egiteagatik epaitutako zirujauak aitortu du ''ekintza gorrotagarriak'' egin zituela

Joël Le Scouarnec zirujau ohi frantziarrak, dozena bat ospitaletan ia 300 haur adingaberi sexu-erasoak egiteagatik epaitzen ari direnak, onartu egin du, abokatuaren bitartez, "bere ardura kasu gehienetan".

"Le Scouarnecek inola ere ez dio bere ardurari muzin egin nahi", gaineratu du 75 urteko zirujau ohiaren abokatuak Vannesen, 1989tik 2014ra Frantzia mendebaldeko hainbat ospitaletan egindako erasoengatik gaur hasi den epaiketan.

Dominique Pelicot 20 urteko kartzelara zigortu eta bi hilabetera, Frantziaren historiako pederastia auzirik handiena epaitzen hasi dira astelehen honetan Bretainiako Vannes hirian.

Gaurtik aurrera, Joël Le Scouarnec zirujaua eta hiru semeren aita eseriko da akusatuen aulkian, bere lanbidea baliatuta, 25 urtez 300 haur eta nerabe ingururi sexu erasoak egitea leporatuta.

Epaimahaiak leporatzen dizkioten delituengatik errudun joz gero, gehienez ere 20 urteko kartzela zigorra ezarri ahalko diote, zigorrak ezin baitira metatu. Horrez gain, beste galdera bat argitzen ahaleginduko dira epaiketan: nola da posible hainbeste urtez gertaturikoa isilean mantentzea eta inork ezer ez kontatzea?

Le Scouarnecen 6 urteko bizilagun bati egindako sexu erasoagatik salatu zutelako azaleratu zen Frantziaren historiako pederastia kasurik handiena. Zirujauak erretreta hartu eta gutxira atxilotu zuten eta haren etxean eduki pedofiloko 30.000 artxibo atzeman zituzten.

Milaka bideo eta argazki pedofilorekin batera, eguneroko moduko bat ere aurkitu zuten. Zirujau izandakoak eguneroko horretan kontatzen zituen egindako sexu erasoak, xehetasun guztiekin. Biktimak izen eta abizenekin, jaiotze datarekin eta helbidearekin identifikatzen zituen.

Le Scouarnec 1983an hasi zen zirujau gisa lanean Loches hiriko klinika batean eta Frantzia mendebaldeko ospitaleetan lan egiten jarraitu zuen, Jonzac udalerrira lekualdatu eta bertan 2017an erretiroa hartu zuen arte.

Ikerketaz arduratu ziren jendarmeek 314 biktima identifikatu bazituzten ere, Vanneseko epaimahaiak 1989ko urtarriletik 2014ko urtarrilera bitarteko sexu erasoak bakarrik  epaituko ditu, 299 guztira. 314 horietatik erdiak baino gehiagok mutikoak ziren, eta batez beste 11 urte zituzten erasoak gertatu zirenean.

Gaur egun, Le Scouarnec espetxean dago beste sexu eraso bat egiteagatik kondenatu dutelako. Hain zuzen ere, 2020. urtean 15 urteko kartzela zigorra ezarri zioten 6 urteko bizilagunari sexu erasoa egiteagatik, eta 4 urteko neskato bati eta 4 eta 5 urteko bi ilobari egindako sexu erasoengatik.

Le Scouarnec zirujau ohiaren aurkako epaiketak lau hilabete inguru iraungo du, eta dozenaka biktimak eta 45 lekukok deklaratzea espero da. Ikusmin handia sortu du epaiketak eta 264 kazetari daude akreditatuta.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X