Europako liderrek Ukrainarako bake plana lantzen jarraitu dute, eta AEBren "beharrezko" babesa bilatuko dute
Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak, igande honetan Londresen bildu diren Europako buruzagien anfitrioiak, herrialdeen koalizio bat iragarri du Ukrainako gerrari amaiera emateko eta bakea bermatzeko.
"Ukrainako gerrari amaiera emango dion akordio bat defendatzeko eta bakearen bermatzaile izateko prest dauden (herrialdeen) koalizio bat garatuko dugu", azaldu du Starmerrek prentsaurrekoan.
Gainera, Ukrainarekiko laguntza militarra mantentzea eta Errusiaren gaineko presio ekonomikoa handitzea adostu dute, baita Ukrainaren subiranotasuna eta segurtasuna defendatzea ere. Halaber, Ukrainak bere herrialdearen bakea negoziatzen den edozein mahaitan ordezkatuta egon behar dela azpimarratu dute, eta horren alde egingo dutela iragarri.
Bake akordio baten kasuan, Europako liderrak Errusiak Ukrainan egin dezakeen edozein inbasio saihesten saiatuko dira.
Keir Starmerrek iragarri du, bestalde, Erresuma Batuak laguntza finantzarioa emango diola Ukrainari aireko defentsarako 5.000 misil baino gehiago erosi ahal izateko.
"Herrialde guztiek ezingo dute lagundu, baina horrek ez du esan nahi ezer egin gabe geratuko garenik", argudiatu du Starmerrek. Aitzitik, "prest daudenek planak areagotuko dituzte berehala, presazko neurriak hartuz".
"Erresuma Batua prest dago asmo hauek babesteko soldaduak eta hegazkinak jarriz, besteak beste", azaldu du.
Starmerrek ziurtatu du "hainbat herrialde" daudela ekimen honetan parte hartzeko prest. "Prestatzen ari garen planaren parte izan nahi dutela adierazi dute gaur hainbat herrialdek. Bakoitzak esango du, ordea, ekarpen zehatza nola egin nahi duen".
"Kritikarik gabe eta errespetutik onartzen dut modu horretan lagundu nahi dutela sentitzen ez duten beste herrialde batzuen jarrera, baina, norbaitek aurrera egin ezean, puntu honetan harrapatuta geratuko gara eta ezingo dugu aurrera egin", argudiatu du.
Starmerren hitzetan, Erresuma Batuak "aurrerapauso bat emango du eta prest dago ekimen hau gidatzeko". "Nazio gisa, lehen ere egin izan dugu historian zehar, eta orain berriro egingo dugu".
Besteak beste, Erresuma Batua eta Frantzia lantzen ari diren plana Europako buruzagiei aurkezteko balio izan du gaurko bilerak, ondoren plan hori AEBri aurkezteko: "Gaurko bileraren helburua aliatu europarrak asmo honen bueltan batzea zen. Gure abiapuntua Ukraina ahalik eta posizio indartsuenean jartzea izan behar da, edozein akordio indarrez babestuta egon behar delako".
"Gure kontinentean bakea babesteko eta bake horrek arrakasta izateko, Europak lan gogorra egin beharko du, baina beharrezkoa da ahalegin horrek AEBren babesa edukitzea", esan du.
"AEBrekin lanean ari gara puntu honetan, Donald Trump presidentearekin joan den astean izan nuen bileraren ondoren, eta argi esango dizuet: ados gaude presidentearekin bake iraunkorra lortzeko premia dagoela; orain elkarrekin lortu behar dugu", azpimarratu du.
"Azkenik, buruzagiok laster berriro biltzea adostu dugu, ekintzen erritmoari eusteko eta partekatutako plan hori gauzatzeko lanean jarraitzeko", berretsi du.
"Historiaren bidegurutze batean gaude. Ez da hizketarako garaia, ekiteko garaia da. Ordua da aurrerapauso bat eman eta bake justu eta iraunkorrerako plan berri baten inguruan gidaritza hartu eta bat egiteko", nabarmendu du lehen ministroak.
Von der Leyen, berrarmatzearen alde
Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak Ukraina eta Europa "lehenbailehen" berrarmatzeko beharra azpimarratu du igande honetan Londresen. "Ukraina eta Europa berrarmatu behar ditugu", adierazi du Von der Leyenek prentsaurrekoan, Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak deitutako hitzorduaren amaieran.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.