TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Europa berrarmatzeko bidean, Trumpen hitzaldia Kongresuan eta albaitarien greba

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Europar Batasuneko banderak Bruselan, artxiboko irudi batean
Europar Batasuneko banderak Bruselan, artxiboko irudi batean. Artxiboko argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko martxoaren 5ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Europa, berrarmatzeko bidean: Europako Batzordeko presidenteak gastu militarra handitzeko plan bat aurkeztu du, Europar Batasunean (EB) "800 000 milioi euro inguru" mobilizatzeko, "segurtasunean eta defentsan inbertitzeko", Ameriketako Estatu Batuak Europako aliatuengandik urruntzen ari diren une honetan. 'Europa Berrarmatu' izena jarri dio planari, eta, besteak beste, EBren aurrekontuak babestutako maileguak, defentsarako "inbertsioak" defizitaren kalkulutik at uztea, gastu militarra handitzeko kohesio-funtsak bideratzea eta Europako Inbertsio Bankuaren laguntza proposatu ditu.

- Trumpen hitzaldia Kongresuan: Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidentea harro agertu da Kongresuaren aurrean egin duen bere bigarren agintaldiko lehen hitzaldian. Horren esanetan, 43 egunetan beste presidente batzuek 8 urtetan baino gehiago egin du. "Amerikar ametsa geldiezina da", nabarmendu du.

- Albaitarien greba: Greba eguna dute Euskal Autonomia Erkidegoko albaitaritza kliniketan, sendagaien preskripzioa, banaketa eta erabilera arautzen dituen egungo araudiak osasun publikoa arriskuan jartzen duela salatzeko. Euskadiko Albaitaritza Kontseiluak bat egin du gaurko mobilizazioekin eta estatu mailan deitu duten albaitarien grebarekin.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X