Gerra komertziala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

% 50 gehiagoko muga-zergak jarriko dizkiola mehatxu egin dio Trumpek Txinari

AEBko presidenteak asteartera arteko epea eman du, Beijingek bere muga-zergak kentzeko.
Donald Trump, artxiboko irudi batean. Agentziak
Donald Trump, artxiboko irudi batean. Agentziak

Donald Trump AEBko presidenteak mehatxu zuzena egin dio Txinari: % 50 gehiagoko muga-zergak ezarriko dizkio, asteartea bukatu baino lehen Beijingek ezaritakoak kendu ezen.

Era berean, gerra komertzialari buruz Txinak eskatutako negoziazioak "bertan behera" utziko dituela ere aurreratu du agintariak.

Joan den astean, Trumpek % 34ko muga-zergak ezarri zizkion Txinari. Horren ondorioz, Beijingek ere % 34koak jarri zizkien AEBko produktuei. Iraganean ezarritakoekin batera, orotara % 54ko zergak agindu ditu Trumpek Txinaren aurka.

Bere aldetik, Beijingek ohartarazi du "presioa eta mehatxuak" ez direla "modu egokia" Txinarekin harremanak izateko.

Trump prest agertu da herrialde guztiekin "negoziatzeko", betiere helburua AEBko defizit komertziala murriztea bada.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X