Teslak gora egin du, Muskek Trumpen Gobernuan gutxiago parte hartuko duela iragarri berritan
Tesla enpresaren akzioak % 5 baino gehiago suspertu dira burtsan, AEBko konpainiak urteko lehen hiruhilekoan bere irabaziak % 71 apaldu —409 milioi dolarretaraino— eta Elon Musk handi-mandiak enpresako kontuetan buru-belarri ariko dela eta Donald Trumpen gobernuan gutxiago parte hartuko duela iragarri berritan.
Atzo, saioaren amaieran Teslaren akzioek % 4,6 egin zuten gora teknologia berrien Nasdaq burtsa indizean, eta 237,97 dolarreko langan zeuden, baina after hour deituriko merkatuan % 5eraino gora egin zuten.
Auto elektriko ekoizleak zabaldutako datuen arabera, salmentek eragindako irabaziak 13.967 milioi dolarrekoak izan ziren urteko lehen hiruhilekoan, aurreko urteko aldi berean baino % 20 gutxiago.
Testuinguru horretan, Elon Muskek iragarri du maiatzetik aurrera denbora gutxiago ariko dela politikagintzan eta gehiago, berriz, Tesla konpainian.
Zure interesekoa izan daiteke
Indarrean sartu da AEBren % 10eko muga-zerga globala
Pasa den ostiralean onartu zen muga-zerga berria, 1974ko Komertzio Legearen 122 atalaren babespean, zeinak eskumena ematen baitio presidenteari nazioarteko ordainketa arazoei aurre egiteko, errekagu edo inportazio-murrizketa berezien bitartez. AEBko Auzitegi Gorenak baliogabetutako muga-zergen aldean, zerga global hau behin-behinekoa da, eta otsailaren 24tik, gehienez ere, 150 egunez aplikatu ahalko dira.
Lau urte Ukrainako gerra hasi zenetik
Errusiar inbasioaren urteurrena dela eta, Europako goi agintariak Ukrainara gerturatu dira babesa adierazteko eta hainbat euskal eragilek ekitaldiak antolatu dituzte Bilbon eta Iruñean bakea eskatzeko.
EBk ez du Errusiaren aurkako zigor gehiagorik onartu, ezta Ukrainari laguntza ematea ere, gerraren laugarren urteurrenaren bezperan
Hungariak betoa jarri die bi akordioei, eta baldintza gisa jarri du Ukrainak bere herrialdeari eta Eslovakiari Errusiako petrolioaren fluxua berrezartzea. Eslovakia ere zigor sorta berriaren aurka agertu da. Bien bitartean, Errusiak bere soldaduak omendu ditu Aberriaren Defendatzaileen egunean.
Indarkeria oldea zabaldu da Mexikon, "El Mencho" Jaliscoko kartel baten burua erail ostean
Nemesio Ruben Oseguera Cervantes "El Mencho" Jaliscoko Nueva Generacion kartelaren burua hil dute AEBko Inteligentziarekin elkarlanean egindako operazio militar batean. Horri erantzunez, narkoblokeoak izan dira Jalisco hegoaldeko hainbat puntutan, ibilgailuei su eman eta errepideak itxi baitituzte. Estatuko gobernuak "kode gorria" aktibatu du eta garraio publikoa eta aurrez aurreko eskolak bertan behera utzi ditu.
"El Mencho" narkotrafikatzaile eta Jalisco Nueva Generacion kartelaren burua hil dute
Jaliscon (mendebaldea) eta herrialdeko beste bost estatutan herritarrak kalera ez ateratzeko alerta zabaldu dute agintariek, hilketa horrek eragindako istiluak direla eta.
Bruselak kontraesanak ikusi ditu muga-zerga berrien eta EBren eta AEBren arteko itunaren artean, eta argibideak eskatu dizkio Trumpi
Bi aldeek abuztuan adostutako itun komertziala errespetatzeko eskatu dio Bruselak AEBri: "Tratu bat tratu bat da".
Trumpek Floridan duen egoitzan armatuta sartu den gizon bat hil dute AEBko Zerbitzu Sekretuek
Hildakoa Austin Tucker Martin izan liteke, Ipar Carolinako 21 urteko gizon bat. Antza denez, arma bat eta erregai-bidoi bat zeramatzan. AEBko presidentea ez zegoen Mar-a-Lagon bertara sartu denean.
Alemaniako kantzilerraren alderdiak 14 urteko gutxieneko adina proposatu du sare sozialetan sartzeko
CDUk lege-araudi bat nahi du Alemaniarako zein Europa osorako, plataformetako operadoreek datuen babesa betez, adina egiaztatzeko sistema bat ezar dezaten.
Trumpek %10etik % 15era igoko ditu mundu mailako muga-zergak
Larunbatean iragarri duenez, inportazioei aldi baterako ezarritako muga-zerga globala % 15era igoko du, AEBko Auzitegi Gorenak Trumpek ezarritako muga-zergak legez kanpokotzat jo ostean.
Muga-zergen inguruko jarrera "irmoa" erakutsi du Trumpek, % 10eko muga-zerga globala ezarriko lukeen aginduarekin
AEBko presidenteak agerraldia egin du ostiral arratsaldean, eta epaia "guztiz etsigarria" dela esan du. Trumpek esan du "lotsatu" egiten dela "Auzitegi Goreneko zenbait kiderekin, gure herriarentzat zuzena dena egiteko adorerik ez dutelako".