UKRAINAKO GERRA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lavrovek ziurtatu du AEBkin Ukrainari buruzko "akordiorako prest" dagoela Kremlina

Bide beretik, Donald Trump atzo "baikor" agertu zen, eta aditzera eman zuen Ukrainaren eta Errusiaren arteko akordioa ixtear egon daitekeela.
Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroa, artxiboko irudi batean: EFE
Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroa, artxiboko irudi batean: EFE

Errusiako Armadak Kieven azken hilabeteotako erasorik bortitzena —12 pertsona hil eta dozenaka zauritu ziren— egin eta biharamunean, Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroak urak baretu nahi izan ditu. Bere hitzetan, Ameriketako Estatu Batuekin Ukrainari buruzko akordioa adosteko "prest" dago Kremlina, hainbat puntu doitzea falta zaizkiela aitortu arren. "AEBko presidenteak akordioa aipatu zuen eta gu prest gaude akordio horretarako, baina, oraindik, badira hainbat puntu zehatz doitu behar direnak. Horretan ari gara", esan du buruzagi errusiarrak, bart CBS News telebista katean egin dioten elkarrizketan.

Atzo Trumpek esan bezala, elkarrizketak "bide onetik" doazela erantsi  du. "Trumpen iritzian, bide onetik doaz negoziazioak, eta arrazoi du". Galdetu dioten arren, ez du hartu-eman horiei buruzko xehetasunik aurreratu.

Bestalde, Vladimir Putin Errusiako presidenteak datozen egunotan Steve Witkoff AEBko Gobernuko ordezkariarekin aurreikusita duen bilerari buruz, Lavrovek berretsi du "zantzuak" badaudela batzar horrek emaitza onak emango dituela pentsatzeko. "Aurrena, Trump delako munduan buruzagi bakarra gatazka honen oinarrian dauden arrazoiak bideratzeko premia aitortu duena. Ukraina NATOn sartzea akatsa dela esan zuen, eta Bidenen Administrazioak oker jokatu zuela. Hori zuzentzea nahi du orain presidenteak", azaldu du.

Atzoko erasoei buruz, berriz, Atzerri ministroak defendatu du "helburu militarrei bakarrik" egiten diela eraso  Errusiak. "Askotan esan du hori Putinek, eta oraingoan ere, hala egin dugu".

"Vladimir, ASKI DA!"

Kieven atzo izandako erasoen ondoren, Trumpek errieta egin zion Putini, eta erasoak gelditzeko eskatu. "Ez nago pozik Errusiak Kievi egindako erasoekin. Ez dira beharrezkoak eta une txarrean gertatu dira. Vladimir, ASKI DA! ", idatzi zuen agintari errepublikanoak Truth Social sarean.

Handik gutxira eskainitako agerraldian,  "baikor" agertu zen, eta aditzera eman zuen Ukrainaren eta Errusiaren arteko akordioa ixtear egon daitekeela. Moskuk egindako "kontzesioak" aipatu zituen, gatazkaren "amaiera gertu" egon daitekeela esateko.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X