Ukrainako gerra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ostegunean Putinekin biltzeko prest agertu da Zelenski

"Maiatzaren 12tik aurrera su-eten osoa eta egiaztagarria espero dugu, diplomaziarako oinarri nahikoa egon dadin. Ez du zentzurik hilketak luzatzeak. Eta Putinen zain egongo naiz ostegunean Istanbulen. Errusia aitzakia bila ez ibiltzea espero dut", adierazi du X sare sozialean.
Volodimir Zelenskiren artxiboko irudia
Volodimir Zelenskiren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Ukrainako presidente Volodimir Zelenskik iragarri du errusiar presidente Vladimir Putinekin bilduko dela ostegunean, aurrez aurre, Istanbulen. Goizaldean Putinek negoziaketak hasteko eskaintza egin du, izan ere; eta, arratsaldean, AEBko presidente Donald Trumpek Zelenskiri eskatu dio onar dezala Errusiaren gonbita.

Ukrainako gerrari azkena emateko orain arte egindako esfortzurik handiena litzateke ostegunekoa.

X sare sozialaren bidez, Zelenskik esan du Ukrainak espero duela astelehenean su-etena hastea, gerrari amaiera emateko oinarri diplomatikoak ezartzeko bidean.

Dena den, erronka onartu, eta Putinekin biltzeko asmoa erakutsi du: "Maiatzaren 12tik aurrera su-eten erabatekoa eta egiaztagarria espero dugu, diplomaziarako oinarri nahikoa egon dadin. Ez du zentzurik hilketak luzatzeak. Eta Putinen zain egongo naiz ostegunean Istanbulen. Errusia aitzakia bila ez ibiltzea espero dut".

Trumpek proposamena "berehala" onartzeko galdegin dio

Aipatu bezala, Trumpek Ukrainari eskatu dio "berehala" onar dezala Putinen proposamena. "Errusiak ez du su-eten akordiorik nahi, aurrez aurre batu nahi du Zelenskirekin odoljarioaren bukaera negoziatzeko", nabarmendu du Truth Social bidez.

"Ukrainak BEREHALA onartu beharko luke proposamena. Behintzat, akordioa posible den ala ez jakingo dute batzar horri esker, eta Putinek adostasunik nahiko ez balu, AEBk eta Europako buruzagiek erantzun bat eman ahal izango lukete", gaineratu du.

Putinek negoziazio zuzenak izatea proposatu dio

Vladimir Putin Errusiako presidenteak ezustekoa eman du igande honetan, Ukrainarekin maiatzaren 15ean Istanbulen negoziazio zuzenak abiatzea proposatu baitu, aldez aurreko baldintzarik gabe, hiru urtetik gora irauten ari den gatazkari irtenbide baketsua bilatzeko helburuarekin.

Proposamena telebistako agerraldi batean egin du Errusiako presidenteak, Kremlinetik. Ordu batzuk geroago, Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak erantzun dio "lehenengo pausoa" dela Errusiak gerraren amaiera planteatzea, baina berretsi du elkarrizketak hasi aurretik su-etena izan behar dela.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X