Ukrainako gerra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AEBk Putini erantzun dio negoziatu aurretik su-etena adostu behar dutela, "ez alderantziz"

Errusiako presidenteak Ukrainari proposatu dio ostegunean elkarrizketa zuzenak hastea Istanbulen, eta Ukrainako presidente Volodimir Zelenskik eta bere europar bazkideek erantzun diote aurrez aurre batu baino lehen ezinbestekoa dela erasoak etetea.
Errusiak Ukrainan egindako eraso bat
Errusiak Ukrainan egindako eraso bat. Artxiboko argazkia: EFE

AEBren Ukrainarako bidali berezi Keith Kelloggek ohartarazi du Errusia eta Ukrainaren arteko bake negoziazioak abiatu aurretik "baldintzarik gabeko" 30 eguneko su-etena adostu behar dutela, "ez alderantziz". Hain zuzen ere, Vladimir Putin Errusiako presidenteak Ukrainari egindako proposamenaren harira egin ditu adierazpen horiek Kelloggek.

Istanbulen datorren ostegunean elkarrizketa zuzenak hasteko gonbita egin dio Putinek Ukrainari, eta bertako presidente Volodimir Zelenskik eta bere europar bazkideek erantzun diote aurrez aurre batu baino lehen ezinbestekoa dela erasoak etetea.

Iragarkia
20250511142521_ayestaran_
18:00 - 20:00

Kellogek ere horixe bera eskatu dio, X sare sozialaren bidez, alegia, "geldi ditzala hilketak", eta gogora ekarri du AEBko presidente Donald Trumpek ere "sarritan" egin duela eskari hori.

"Lehendabizi 30 eguneko menia, eta horrek dirauen bitartean, aurrerapausoak eman bake negoziazioetan, ez alderantziz", erantsi du AEBko Gobernuaren bidali bereziak.

Trumpek ere erantzun dio Putinen mezuari, albistea ezagutu eta berehala. "Egun oso handia da Errusiarentzat eta Ukrainarentzat; izan ere, milaka bizitza salba daitezke odoljario horrekin bukatzen badute. Nik alde biekin lanean jarraituko dut, bakea lor dezaten", esan du Truth Social bidez.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X