PKKk jarduera armatua behin betiko amaitzea erabaki du, eta desegin egingo da
Kurdistango Langileen Alderdiak (PKK), kurduek Turkian duten gerrillak, jarduera armatua amaitu eta desegin egingo dela iragarri du astelehen honetan, 45.000 hildako baino gehiago eragin dituen 40 urteko ibilbidearen ondotik. Espetxean dagoen Abdullah Ocalan PKKren buruzagiak armak uzteko eta taldea desegiteko deia egin zuen iragan otsailean eta orain etorri da behin betiko amaieraren albistea.
PKKk gaur jakinarazi duenez, pasa den astean, maiatzaren 5etik 7ra, egin zuen 12. kongresuan hartu zuten erabakia: PKKren izenean egindako jarduera armatuari amaiera ematea eta desegite prozesua Ocalanek gidatzea.
Buruzagi kurduari biziarteko kartzela-zigorra ezarri zioten —Turkiak, Ameriketako Estatu Batuek eta Europako Batasunak terroristen zerrendan daukate— eta 25 urte daramatza espetxean. Pasa den otsailean, Ocalanek armak uzteko eta taldea desegiteko deia egin zuen eta horren ondotik etorri da orain erabakia.
"Talde guztiek armak utzi behar dituzte eta PKK desegin egin behar da". Erabakiaren "erantzukizun historikoa" bere gain hartuko zuela nabarmendu zuen orduan Ocalanek.
Turkiako Gobernuak eta PKKk bake-elkarrizketak abiatu zituzten 2013an, baina 2015ean bertan behera gelditu ziren eta ondoren aurrez aurreko gogorrak izan ziren kurduak nagusi diren eremuetan (hego-ekialdean eta ekialdean).
Historian zehar kurduentzako estatu independente bat aldarrikatu izan badu ere, gaur egun, PKKk kurduentzat autonomia gehiago eskatzen du. Kurdistan estaturik gabeko nazioa da eta Turkia, Irak, Iran eta Siria estatuetan banatuta dago.
Zure interesekoa izan daiteke
Petrolioaren prezioa, gorantz: 111 dolarrera iritsi da; Iranen aurkako erasoaren aurretik, 72 dolarrean zegoen
Trumpen ultimatuma amaitzeko ordu batzuk falta direnean, Irango gerra gelditzeko balizko akordio baten zain jarraitzen dute merkatuek.
Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"
Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute bizia arriskuan jarri nahi.
Trumpek Artemis II.aren misioko tripulatzaileekin hitz egin du eta izan duten ausardia eskertu die
AEBko presidenteak tripulazioarekin hitz egin zuen, Ilargiaren alde ezkutua behatu ondoren, egindako misio historikoagatik zoriontzeko. "Gaur Historia egin duzue, eta harro sentiarazi duzue Amerika osoa, izugarri harro", esan zuen Trumpek elkarrizketan.
Artemis II misioak Lurrera itzultzeko bidaia hasi du, Ilargiaren alde ezkutua behatu ondoren
Aurreikusita zegoen bezala, misioko lau astronautek —Reid Wiseman, Victor Glover, Christina Koch eta Jeremy Hansen— Lurrarekiko komunikazioa galdu dute, 40 minutuz. Tarte horretan, satelitearen alde ezkutua behatu dute eta inoiz ikusi gabeko tokien argazki eta datuak bildu dituzte.
Artemis II misioa: "Gizakia Lurretik inoiz urrunen egon den tokira iritsi gara"
Lau astronautak gaur sartu dira Ilargiaren orbitan, eta satelitearen alde ezkutua behatzen hasiko dira. Lehen irudiak erakusten hasi da NASA gaur.
Iranek AEBren su-eten proposamena baztertu eta gerra behin betiko bukatzeko eskatu du
Iranek hamar puntuko proposamen bat helarazio dio AEBri, Pakistanen bitartez, gatazka erabat bukatzeko helburuarekin. Trumpen arabera, "ez da nahikoa", eta Iran osorik suntsitzeko mehatxua bota du, berak jarritako epea betetzen bada.
Ormuzko itsasartetik igarotzeko "protokoloa" negoziatzen ari dira Iran eta Oman
"Elkarrizketa hauen helburua da ontziak Ormuzko itsasartetik segurtasunez pasatzeko prozedura aztertzea", esan du gaur, astelehenarekin, Ismail Bagaei Irango Atzerri Ministerioko bozeramaileak.
AEB, Iran eta hainbat bitartekari 45 eguneko balizko su-eten bat negoziatzen egon litezke
Bestalde, Irango Atzerri ministroaren bozeramaileak esan du ez dituela Trumpen ultimatumak onartuko, "negoziazioa ez delako ultimatumekin, hilketekin edo gerra krimenak burutzeko mehatxuekin bateragarria".
17 eta 45 urte arteko gizon alemaniarrek baimena beharko dute hiru hilabete baino gehiagoz herrialdetik irteteko
Urtarrilaren 1ean indarrean sartu zen soldadutza lege berriaren arabera, herrialdetik kanpora hiru hilabetetik gorako egonaldiak egiteko Armadaren baimena beharko dute. Alemaniako Defentsa Ministerioko bozeramaile baten arabera, ordea, zerbitzu militarra borondatezkoa den bitartean baimenak emantzat joko dira.
Trumpek asteartera arte luzatu dio Irani Ormuzeko itsasartea irekitzeko ultimatuma
AEBko ekialdeko 20:00ak arte luzatu du epea. Asteazken goizaldea izango da Teheranen. Bien bitartean, Iranen hildakoak ugaritzen ari dira etengabe estatubatuarren eta israeldarren erasoen ondorioz.