UKRAINAKO GERRA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zelenskik ez du parte hartuko Istanbulgo negoziazioetan, Putinek uko egin baitio

Rustem Umerov Defentsa ministroa izango da, horrenbestez, Ukrainako ordezkaritzaren burua. Errusiak Vladimir Medinski presidentearen aholkularia bidali du Turkiara, negoziazio taldeko buru bezala. AEBren izenean, Marco Rubio estatu-idazkaria egongo da.
Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidentearekin bildu da gaur Zelenski. EFE
Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidentearekin bildu da gaur Zelenski. EFE

Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak azkenean ez du parte hartuko Istanbulen (Turkia) bere herrialdeko eta Errusiako ordezkariek egingo duten bileran, Vladimir Putin agintari errusiarrak uko egin baitio bertan parte hartzeari.

Gaur goizean ziren biltzekoak Errusiako eta Ukrainako ordezkariak, baina batzarra atzeratu egin da. Azkenean, Errusiak eta Ukrainak izendatutako ordezkaritzak ostiral honetan bilduko dira Istanbulen, Suspilne Ukrainako telebista publikoak eta TASS Errusiako agentziak baieztatu dutenez.

Maria Zakharova Errusiako Gobernuaren bozeramaileak eman du atzerapenaren berri, hedabideen aurrean egin duen agerraldi batean. Kremlin "negoziazio serio" baterako prest dagoela ere esan du.

Vladimir Putin Errusiako presidentea negoziazio ordezkaritzako buru izango ez dela baieztatu dute gaur. Kremlinen ohar baten arabera, Vladimir Medinski presidentearen aholkularia izango da Errusiak Turkian duen negoziazio taldeko burua, Kievekin 2022an Istanbulen izandako elkarrizketetan buru izan zena. Medinskiz gain, Atzerri ministrorde bat, Defentsa ministrorde bat eta Errusiako Armadako Estatu Nagusiko goi-kargudun bat joango dira. Oraingoz, ez dakite Putinek Istanbulera joatea erabakiko duen, elkarrizketetan bere herrialdeko ordezkaritzaren buru izan ez arren.

Rustem Umerov Defentsa ministroa izango da Ukrainaren ordezkaritzaren burua, Zelenskik berak Ankaran egindako agerraldi batean iragarri duenez.

AEBren izenean, Marco Rubio estatu-idazkaria eta Etxe Zuriaren beste bi ordezkari joan dira Istanbulera.

Trump: "Ez da deus gertatuko Putin eta biok elkartu arte"

Donald Trump AEBko presidenteak gaur esan du ez dela aurrerapausorik emango Turkiako negoziazioan bera eta Putin aurrez aurre egon arte. "Begira, ez da ezer gertatuko Putin eta biok elkartu arte, ados?", adierazi du Air Force One hegazkinean, kazetari batek Errusiako ordezkaritzaren mailagatik atsekabetuta dagoen galdetu dionean.

"Ez dut desengainurik hartu (...) Zergatik hartu beharko nuke, bada?", esan du handi-mandiak, Errusiako ordezkaritzaren buru nor egongo zen "egiaztatu ere ez du egin", gaineratuta. Horren harira, bera bertaratu izan balitz, "bistan da" Putin hitzordura joango zela erantsi du Trumpek. "Ni joan ezean, bera ez zen joango", adierazi du.

"Ez dut uste ezer gertatuko denik, gustatu ala ez, bera eta biok elkartu arte. Baina bien arteko elkarrizketa antolatu egin beharko dugu, jende gehiegi hiltzen ari delako", nabarmendu du.

Bitartekari lana

Istanbulgo bilerak, beste behin ere, Erdoganek aurrez aurre dauden bloke politikoekin harremanak bultzatzeko duen gaitasuna azpimarratzeko balioko du, nahiz eta gerra honetan horren bitartekari papera oso garrantzitsua ez izan.

Bi aldeekin komunikatzeko bideak zabalik ditu Turkiak 2022an gerra hasi zenetik.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X