Etxe Zuria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trumpek zurien aurkako "genozidioa" leporatu dio Hegoafrikari, Ramaphosa presidentearekin egindako bileran

"Jende asko oso kezkatuta dago Hegoafrikarekin (...) jazarria sentitzen den jende ugari dago", esan du AEBko presidenteak. Agintari hegoafrikarrak bere ordezkaritzako kide batzuk afrikanerrak direla gogorarazi dio handi-mandiari, tartean Nekazaritza ministroa.
18:00 - 20:00
Trumpek Hegoafrikako presidentea estu hartu du, eta haren herrialdeko zurien aurkako ''genozidioa'' salatu

Donald Trump AEBko presidentea otsailaren amaieran Volodimir Zelensky Ukrainako presidentearekin izandako liskarra errepikatzear izan da Etxe Zuriko Bulego Obalean, baina oraingoan Cyril Ramaphosa Hegoafrikako presidentearekin.

Ramaphosaren aurrean, Trumpek esan du Hegoafrikan "genozidioa" egiten ari direla nekazari zurien aurka, eta bertan, kazetariz inguratuta, bideo bat erakutsi dio.

Gainera, Washingtonek hainbat familiari errefuxiatu estatusa eman ostean afrikanerren gutxiengoa jasaten ari den "jazarpenaren" eta "genozidioaren" inguruko "azalpena" espero duela azpimarratu du AEBko buruzagiak.

"Jende asko oso kezkatuta dago Hegoafrikarekin (...) jazarria sentitzen den jende ugari dago", esan du Trumpek, Ramaphosarekin izandako bileran. Hegoafrikako agintariak handi-mandiari gogorarazi dio bere ordezkaritzako hainbat kide afrikanerrak direla, besteak beste, John Henry Steenhuisen Nekazaritza ministroa.

Trump prentsako artikuluak erakusten, eta Ramaphosa harrituta. Argazkia: EFE Trump prentsako artikuluak erakusten, eta Ramaphosa harrituta. Argazkia: EFE

Bideo bat eta prentsako artikuluak

"Nekazari zurien genozidioa izango balitz, apustu egin dezaket jaun horiek ez liratekeela hemen egongo, nire Nekazaritza ministroa barne", adierazi du Hegoafrikako presidenteak. Trumpek ustezko jazarpen horren inguruko bideo bat eta prentsako artikuluak erakutsi dizkio.

"Gustatuko litzaidake jakitea hori non ari den gertatzen, ez baitut inon ikusi", azpimarratu du Ramaphosak, eta azaldu du Hegoafrikan krimenen ondorioz pertsona beltz gehiago hiltzen direla zuriak baino. Une horretan, bideoko irudietakoak "beltzak ez" direla aurpegiratu dio Trumpek presidente hegoafrikarrari.

Ia bost minutuko bideoa osorik ikusi behar izan dute Hegoafrikako ordezkariek, zeharo harrituta. Gainera, Etxe Zuriak X sare sozialean zabaldu du. Ustezko jazarpen horretaz gain, Julius Malema oposizioko politikaria agertzen da, afrikanerrei erreferentzia egiten dien kanta bat abesten.

Trumpek erantsi du ustezko jazarpenaren "milaka istorio" daudela horren inguruan, eta Elon Muskek iritzi bera azaldu du Bulego Obalean bertan.

Ramaphosak, aldiz, bere Gobernuak urte hasieran bultzatu duen nekazaritza politika defendatu du, eta gogorarazi du lurra birbanatzea besterik ez duela bilatzen, apartheid erregimeneko bidegabekerien ondotik.

Apartheid erregimen arrazistan (1948-1991), Hegoafrikako beltzei indarrez kendu zizkieten lurrak, eta gutxiengo zuriak bereganatu zituen. Hiru hamarkada geroago, zuriek lurraren % 90ren baino gehiagoren jabe izaten jarraitzen dute, nahiz eta biztanleriaren % 20 izan.

 

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X