Alemaniak Israelen jokabidea kritikatu du lehen aldiz, baina arma-blokeoa baztertu du
Friedrich Merz Alemaniako kantzilerrak gaur aitortu duenez, Israelek ezin du Hamas Palestinako erresistentzia erakundearen aurkako borrokarekin justifikatu Gazako zibilen sufrimendua, eta Benjamin Netanyahuren Gobernua nazioarteko zuzenbidea urratzen ari dela aditzera eman du.
WDR telebistaren Europako Foroan, kantziler berriak esan du "giza tragedia eta hondamendi politikoa" izan dela Israelek goizaldean eskola baten kontrako bonbardaketa. Ikastetxe horretan errefuxiatuak zeuden, eta erasoan Armada sionistak gutxienez 35 pertsona hil ditu; horietako asko, haurrak.
"Orain Israelgo Armada Gazan egiten ari denarekin, benetan ez dut ulertzen zein den helburua. Biztanleria zibila horrela sufriaraztea, azken egunotan gero eta gehiago ikusi den bezala, ezin da justifikatu Hamasen terrorismoaren aurkako borrokarekin", esan du agintariak, publikoaren txaloen aurrean.
Israeli orain arte egindako kritika zorrotzenetako batean, Mertzek ohartarazi du Alemania tentuz ibili behar dela Israeli publikoki kargu hartzeko orduan, baina "nazioarteko zuzenbidearen mugak urratuz gero, Alemaniako kantzilerrak ere badu zer esana".
Israel nazioarteko zuzenbidea urratzen ari dela agerian utzi duen arren, Europar Batasuna "Israelen ondoan" dagoela berretsi du, eta Tel Aviveko Gobernuari "bere lagunik onenak onartzeko prest ez dauden eran" ez jokatzeko eskatu dio.
"Dilema morala"
Johann Wadephul Alemaniako Atzerri ministroak onartu egin du Alemaniak "dilema morala" duela Israelekin zerikusia duen guztiarekin, baina oraingoz baztertu egin du Espainiak planteatzen duen arma-blokeoa, eta berehalako su-etenaren eta Gazan laguntza sartzearen alde egin du.
"Egoera, jakina, dilema politiko eta moral handia da guretzat", onartu du Jose Manuel Albares Espainiako homologoarekin Madrilen egin duen bileraren osteko prentsaurrekoan. Alemaniarentzat Israelen gaia "Estatu gaia" bat dela gogorarazi du, erantzukizun historikoa duelako harekin.
Alemaniako ministroaren ustez, "bada garaia berehalako su-etena izateko", eta Hamasi eta "Israelen lagunei" negoziatzen hasteko eskatu die. Aldi berean, argi utzi du Alemaniak bere esku dagoen beste egingo duela hori lortzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Emakume bat hil da Suitzako Alpeetan, bera zegoen teleferikoko kabina maldan behera erorita
Ezbeharra izan da asteazken honetan Titliseko eski estazioan, Suitzako erdialdean. Teleferikoa lokabe geratu da, eta maldan behera erori da. Hildakoa zen kabinako bidaiari bakarra. Suitzako Meteorologia Bulego Federalaren arabera, istripuaren unean 100 eta 130 km/h arteko haize-ufadak zeuden.
Txertoak agortu dira eta farmaziak gainezka daude Erresuma Batuan, meningitis-agerraldi baten ondorioz
Kezka zabaldu da Erresuma Batuan. Unibertsitate-ikasleak biltzen diren Canterburyko diskoteka batean hasi da agerraldia. Dagoeneko bi pertsona hil dira, eta gutxienez 20 kutsatu dira.
Petrolio-upelaren prezioa 113 dolarrera igo da, eta gasa % 30 garestitu, Qatarko energia-azpiegituren aurka abiatutako erasoen ondorioz
Ekialde Hurbileko gatazkak merkatuak astintzen jarraitzen du: Asiako burtsek behera egin dute gogor, eta Europakoetan eguna negatiboan hastea aurreikusten da, Europako Kontseiluaren bileraren zain.
Israelek eta Estatu Batuek eraso egin diote Iranek eta Qatarrek duten munduko gas aztarnategi handienari
Iranek ohartarazi du bere azpiegitura energetikoaren aurkako erasoek "ondorio kontrolaezinak" ekar ditzaketela, eta egoera are gehiago zaildu eta mundu osoari kalte egin diezaioketela.
Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"
Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste.
Irango zentral nuklear bati eraso egin diotela salatu du NBEk
Oraingoz, ez dute biktimen ezta kalteen berririk eman. Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak Ekialde Hurbileko gatazka baretzeko deia egin du, istripu nuklearrak gertatzeko arriskua saihesteko.
Iranek misilekin eraso egin du Tel Aviven aurka, Ali Larijaniren hilketaren mendeku gisa
Irango Guardia Iraultzailearen esanetan, "100 helburu militar eta segurtasun helburu baino gehiago" jo dituzte, erasoan Israelgo aireko defentsa sistemak gaindituta.
Iranek baieztatu du Ali Larijani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria hil duela Israelek
Martxoaren hasieran Khamenei aiatola hil zutenetik, Larijani Irango buruzagi garrantzitsuenetakoa zen. Halaber, eraso berean Golamreza Soleimani Basij indar paramilitarreko buruzagia hil dutela baieztatu du Irango Guardia Iraultzaileak. Hilketa horien aurrean, Irango agintari politiko eta militarrek "mendekua" agindu dute.
Espainiak euskara, katalana eta galegoa Europar Batasunean hizkuntza ofizialak izan daitezen nahi du
Fernando Sampedro EBko Estatu idazkariak esan du presioa egiten jarraituko dutela, nahiz eta gaiak bederatzi hilabete daramatzan Ministerioaren agendatik kanpo.
Israelgo Armadak iragarri du "eskala handiko" beste erasoaldi bat egingo duela Teheranen aurka
Israel Katz Defentsa ministroak iragarri duenez, Ali Larijani Irango Segurtasun Nazionaleko agintaria hil dute.