GAZA, ERASOPEAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Israelek nazioarteko presioari jaramonik ez eta Gazaren aurkako erasoa gogortu du

Gutxienez 35 pertsona hil eta dozenaka zauritu ditu Israelek Gazako eskola baten aurka egindako erasoak. Testuinguru horretan, Israelek eta AEBk Gazan laguntza banatzeko sortutako fundazioaren zuzendariak dimisioa eman du.
Egoera Gazako hirian. Argazkia: EFE
Egoera Gazako hirian. Argazkia: EFE

Gutxienez 35 pertsona hil eta dozenaka zauritu ditu Israelek Gaza Hiriko babes-eskola baten aurka egindako erasoak, eta enklabeko beste puntu batzuetan ere badira biktimak.  Laguntza humanitarioaren blokeoa dela eta nazioartean zabaldutako kezkak gora egiten du.

Gazako agintariek emandako zifra ofizialen arabera, 53.939 dira hildakoak, eta 122.000 baino gehiago zaurituak, 2023ko urriaren 7an Hamasen erasoen ostean Israelek abiatutako erasoaldia hasi zenetik. Martxoan su-etena hautsi zenetik, ia 3.800 hildako zenbatu dituzte.

Egoera humanitarioak okerrera egiten jarraitzen du, martxoaren 2tik laguntza humanitarioa guztiz blokeatuta baitago. Nazio Batuek eta Gurutze Gorriak, besteak beste, gogor kritikatu dituzte Israelek laguntza kontrolatzeko egindako saiakerak.

Horrela, Jake Wood Gaza Humanitarian Foundationen zuzendariak (Israelek eta AEBk Gazan laguntza banatzeko sortutako fundazioa) dimisioa eman du. Militar ohiak azaldu duenez, fundazioak ezin ditu humanitarismoaren, neutraltasunaren eta independentziaren oinarrizko printzipioak bete. "Argi dago ezin dela plana ezarri printzipio horiek urratu gabe", azaldu du ohar bidez.

2023ko urrian Gazaren kontrako erasoaldia hasi zuenetik, Israelek laguntza humanitarioa (janaria, gasolina eta botikak) aldiro-aldiro sartzea baino ez du ahalbidetu. Bertan bi milioi palestinar inguru bizi dira.

Nazio Batuek eta beste talde humanitario batzuek, hala nola Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordeak, Israelek Gazarako laguntza humanitarioa kontrolatzeko planen aurka egin dute.

Woodsek, gainera, dei egin dio Israeli "Gazarako laguntza-hornidura nabarmen zabal dezan, baita interesa duten alde guztiei ere, laguntza emateko metodo berritzaile berriak aztertzen jarraitzeko, atzerapenik, desbideratzerik eta diskriminaziorik gabe".

Trumpek "ahalik eta arinen amaitzea" nahi du

Donald Trump AEBko presidenteak azpimarratu duenez, Israelen erasoa "ahalik eta azkarren" amaitzea nahi du. "Hori geldiarazi dezakegun ikusi nahi dugu", esan du.

"Egoera hori guztia ahalik eta azkarren geldiarazi dezakegun ikusi nahi dugu", adierazi du Morristowneko aireportuan, New Jersey estatuan.

Duela gutxi Ekialde Hurbilean bira bat egin du Trumpek, baina ez du Israel bisitatu. AEBko presidenteak oraingoz ez du bat egin Benjamin Netanyahuri ezartzen ari dioten nazioarteko presioekin, erasoaldia gogortu egin delako eta enklabeari laguntza bi hilabetez baino gehiagoz eten diotelako, krisi humanitario handi batean murgilduz.

 

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X