Eutanasia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eutanasiaren lege-testua onartu du Frantziako Asanblea Nazionalak

Testua Senatura pasako da orain, eta litekeena da bertako gehiengo kontserbadoreak aldaketak egitea. Ondoren, Asanbleara itzuliko da bigarren irakurketa egiteko.
Frantziako Asanblea Nazionaleko irudia.
Frantziako Asanblea Nazionaleko irudia.

Frantzian lehen aldiz eutanasia arautuko duen legearen proposamena onartu du Asanblea Nazionalak lehen irakurketan.

Proposamenak 305 baiezko eta 199 ezezko jaso ditu. Orain Senatura pasako dute testua, eta litekeena da hango gehiengo kontserbadoreak testuan hainbat aldaketa egitea. Ondoren, berriz ere Asanblean eztabaidatuko da; ziurrenik, urte amaieran.

Gaixotasun sendaezinak edota larriak dituzten pazienteei soilik onartuko zaie eutanasia. Gaixotasunaren fase aurreratu batean egon beharko dute, sufrikario handia jasan eta aplikatzen den egunean bertan bere borondatea azaltzeko gai izan beharko dute.

Beraz, koman dauden gaixoei edo Alzheimer sakona bezalako gaitzak dituztenei ezingo zaie aplikatu; aurretik eskatuta izan arren, aplikatzea egokitzen den momentuan borondatea adierazteko gai ez diren horiei ez zaie jarriko.

Hain zuzen ere, hori da Europako beste legedi batzuetatik Frantziako testua ezberdintzen duen puntuetako bat. Beste berezitasun bat da pazienteek eurek jarri beharko diotela sustantzia hilgarria euren buruei. Ezinezkoa den kasuetan soilik jarriko dute medikuek. 

Eutanasiaren alde daudenentzat testua murritzegia da eta oztopo gehiegi jartzen ditu. Aurkarientzat, ordea, urrunegi doa. 

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

January 13, 2026, Bandung, West Java, Indonesia: In this photo illustration, the Grok logo is displayed on a smartphone in front the ELON MUSK photo profile.



Europa Press/Contacto/Algi Febri Sugita

13/1/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Muskek eduki esplizitua sustatu zuen Grok AArekin, Xn erabiltzaileak irabazteko

Aktibo egon zen hamaika egunetan, Groken irudi sortzaileak hiru milioi irudi sexualizatu baino gehiago sortu zituen; horietatik 23.000k haurrak irudikatzen zituzten eta 1,8 milioik inguru, emakumeak. Elon Muskek xAIko langileei eskatu zien eduki esplizituarekin lan egiteko trebatzeko, sexuala barne, eta langileei ohartarazi zien "eduki sentikorra, bortitza, sexuala eta/edo beste eduki iraingarri edo asaldatzaileak" ikusteko prestatu zitezela, "estres psikologikoa" eragin ziezaiekeen eta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X