Ukrainak inoizko erasorik handiena egin du Errusiako hegazkinen aurka, Turkian negoziatzeko elkartu bezperan
Ukrainak inoizko erasoaldi handiena egin du gaur Errusiako hainbat aire base militarren aurka. Drone bitartez, Errusiako Armadaren dozenaka hegazkin suntsitu ditu, bonbaketariak eta ikuskatze hegazkinak tartean.
Ukrainako Inteligentziaren arabera, 40 bat hegazkin suntsitu dituzte, eta, iturri batzuen arabera, horrelako 60 inguru ditu Errusiak. Horrek erasoaren tamaina erakusten du.
Kamioiz, ezkutatuta eraman ditu droneak Ukrainak Errusiara, eta han, helburu militarretatik gertu zeudela, urrutiko aginduz aktibatu dituzte.
Orain arte inoiz ikusi gabeko erasoa izan da gaurkoa, eta Kremlinek berak ere onartu du gertatu dela. Siberiaraino iritsi dira droneak.
Zazpi hildako bi tren errailetatik aterata
Bestalde, Errusiak Ukrainari leporatu dio igande honetan mugako eskualdeetan bi trenekin gertatu dena. Bi tren errailetatik atera dira leherketa batzuen ondorioz, eta zazpi pertsona hil dira.
"Ukrainak aspaldi galdu zituen estatu baten ezaugarriak, eta gune terrorista bihurtu da, mugarik gabe, organo legitimorik gabe eta legerik gabe", Errusiako agintarien hitzetan.
Kievek berehala ukatu ditu Moskuren akusazioak, eta Errusiari berari leporatu dio erasoaren ardura. "Beste behin ere, gu 'herrialde terrorista' gisa aurkezteko tentazioa dago, elkarrizketa ukatzeko eta Sumy eta Zaporizhia eskualdeetan hasi eta ekialdean jarraitzen duen udako erasoaldiarekin jarraitzeko", esan du Telegramen Zelenski presidenteak.
Hori guztia biharko hitzordu garrantzitsuaren bezperan gertatu da. Ondo bidean, Ukrainako zein Errusiako ordezkariak Istanbulen bilduko dira gerrari amaiera ematen saiatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Txertoak agortu dira eta farmaziak gainezka daude Erresuma Batuan, meningitis-agerraldi baten ondorioz
Kezka zabaldu da Erresuma Batuan. Unibertsitate-ikasleak biltzen diren Canterburyko diskoteka batean hasi da agerraldia. Dagoeneko bi pertsona hil dira eta gutxienez 20 kutsatu dira.
Petrolio-upelaren prezioa 113 dolarrera igo da eta gasa % 30 garestitu, Qatarreko energia-azpiegituren aurka abiatutako erasoen ondorioz
Ekialde Hurbileko gatazkak merkatuak astintzen jarraitzen du: Asiako Burtsek behera egin dute gogor, eta Europakoek, berriz, irekiera negatiboak espero dituzte, Europako Kontseiluaren bileraren zain.
Israelek eta Estatu Batuek eraso egin diote Iranek eta Qatarrek duten munduko gas aztarnategi handienari
Iranek ohartarazi du bere azpiegitura energetikoaren aurkako erasoek "ondorio kontrolaezinak" ekar ditzaketela, eta egoera are gehiago zaildu eta mundu osoari kalte egin diezaioketela.
Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"
Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste.
Irango zentral nuklear bati eraso egin diotela salatu du NBEk
Oraingoz, ez dute biktimen ezta kalteen berririk eman. Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak Ekialde Hurbileko gatazka baretzeko deia egin du, istripu nuklearrak gertatzeko arriskua saihesteko.
Iranek misilekin eraso egin du Tel Aviven aurka, Ali Larijaniren hilketaren mendeku gisa
Irango Guardia Iraultzailearen esanetan, "100 helburu militar eta segurtasun helburu baino gehiago" jo dituzte, erasoan Israelgo aireko defentsa sistemak gaindituta.
Iranek baieztatu du Ali Larijani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria hil duela Israelek
Martxoaren hasieran Khamenei aiatola hil zutenetik, Larijani Irango buruzagi garrantzitsuenetakoa zen. Halaber, eraso berean Golamreza Soleimani Basij indar paramilitarreko buruzagia hil dutela baieztatu du Irango Guardia Iraultzaileak. Hilketa horien aurrean, Irango agintari politiko eta militarrek "mendekua" agindu dute.
Espainiak euskara, katalana eta galegoa Europar Batasunean hizkuntza ofizialak izan daitezen nahi du
Fernando Sampedro EBko Estatu idazkariak esan du presioa egiten jarraituko dutela, nahiz eta gaiak bederatzi hilabete daramatzan Ministerioaren agendatik kanpo.
Israelgo Armadak iragarri du "eskala handiko" beste erasoaldi bat egingo duela Teheranen aurka
Israel Katz Defentsa ministroak iragarri duenez, Ali Larijani Irango Segurtasun Nazionaleko agintaria hil dute.
Trumpek esan du "ohore handia" izango litzatekeela "Kuba hartzea"
Bere Administrazioa Kubako agintariekin hitz egiten ari dela errepikatu du agintariak, eta irla "porrot egindako nazio bat" dela azaldu du. "Ez dute dirurik, ez dute petroliorik, ez dute ezer".