AEB
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trumpek "ondorio oso larriak" jasatearekin mehatxatu du Musk, hautagai demokratak finantzatzen baditu

Estatu Batuetako presidenteak esan du ez duela Muskekiko harremana konpontzeko inolako asmorik. Eztabaida publikoa izan dute aste honetan, eta bien arteko harremana erabat eten da.
Trump eta Musk.
Trump eta Musk.

Donald Trump AEBko presidenteak mehatxu egin dio Elon Muski larunbat honetan. Hautagai demokratak finantzatzen baditu, "oso ondorio larriak" egongo direla iragarri du.

"Egiten badu, ondorioak izango ditu. Ondorio oso larriak ordaindu beharko ditu, hori egiten badu", adierazi du NBC telebista-kate estatubatuarrarekin telefonoz egindako elkarrizketa batean, baina ez du balizko ondorio horiei buruzko xehetasunik eman nahi izan.

Aste honetan eztabaida publikoa izan ostean, Muskekin duen harremana konpontzeko asmorik ez duela ere esan du. Tesla eta SpaceX konpainien zuzendari exekutiboarekin zuen harremana erabat amaitu ote den galdetu diotenean, baietz esan du.

"Presidentearen Bulegoarekiko errespetu falta" leporatu dio Trumpek Muski. "Oso txarra dela uste dut, oso errespetugabea delako. Ezin zaio presidenteari errespetua galdu", ohartarazi du.

Musken enpresekin dituzten kontratu federalak bertan behera uzteko ideia ez duela berriz izan gaineratu du. "Egin nezake. Ez dut berriro pentsatu", adierazi du.

Ostegunean, Muskek hainbat argitalpen egin zituen X sare sozialean presidentearen aurka, tartean Trumpen eta Jeffrey Epstein adingabeen trafikatzailearen arteko loturei buruzko bat. Ezabatu du jada.

Publikoki haserretu aurretik, Muskek Alderdi Errepublikanoaren gastu legearen proiektua kritikatu zuen.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X