Atentatua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Egoera "oso larrian" jarraitzen du Miguel Uribe Kolonbiako presidentegaiak

Ospitaleko arduradunek aditzera eman dutenez, senataria zainketa intentsiboetara eraman dute, eta oraindik ez dago pronostiko zehatzik. Bien bitartean, Uriberen aldeko kontzentrazioak egiten jarraitzen dute jarraitzaileek ospitalearen sarreran.
Bogotako Santa Fe Fundazioa ospitalea. Argazkia: Europa Press.
Bogotako Santa Fe Fundazioa ospitalea. Argazkia: Europa Press.

Egoera "oso larrian" jarraitzen du Miguel Uribe Kolonbiako presidentegaiak, Bogotan (Kolonbia) atentatua jasan ostean. Santa Fe Fundazioa ospitaleak jakinarazi duenez, senataria zainketa intentsiboetara eraman dute, eta oraindik ez dago pronostiko zehatzik.

"Egin beharreko prozedurak amaituta, zainketa intentsiboetara eraman dute, ebakuntzaren ostean egonkortu dadin. Egoera oso larria da, eta oraindik ezin da pronostiko zehatzik egin", iragarri du ospitaleak bere azken parte medikoan.

Fiskaltzak jakinarazi duenez, hiru pertsona zauritu dira atentatuan, Miguel Uribe senataria tartean. 15 urteko gizonezko bat atxilotu dute bertan, su-arma bat aldean zuela.

Animo mezuak

Atentatua izan ondoren, dozenaka kolonbiar bildu dira ospitalearen inguruan, haren alde otoitz egiteko. 

Bien bitartean, atentatua gaitzesteko mezuak zabaldu dira bata bestearen atzetik; besteak beste, Espainiako Kanpo Arazoetako Ministerioarena eta Venezuelako Gobernuarena eta oposizioarena.

Concentración por Miguel Uribe. Foto: EFE Concentración por Miguel Uribe. Foto: EFE

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X