70 dira dagoeneko Texasko uholdeetan hildakoak, tartean 21 haur, eta dozenaka daude desagertuta
Uda Camp Mystic kanpamentu kristauan pasatzen ari ziren hamaika adingabe eta gazte oraindik desagertuta daude. Estatuko meteorologia zerbitzuak datozen orduetan euri jasa gehiago izango direla ohartarazi du, eta baliteke gainezka egitea.
Gutxienez 70 pertsona hil dira AEBko Texas estatuan Guadalupe ibaiak gainezka egin eta eragindako uholde handian. Kerr konderria izan da kolpatuena, bertan 59 baitira hildakoak, tartean, 21 haur. Texasko erdialdean eta hegoalden izan dira ur-goraldi handienak, Texas Hill Country izeneko eskualdean. Euriteek, bitartean, ez dute etenik.
Larry Leitha Kerr konderriko sheriffak eman du azken balantzea igande honetan, nahiz eta Dan Patrick estatuko gobernadore laguntzaileak ohartarazi duen ia ziurtzat jotzen duela biktimen kopuruak gora egingo duela datozen orduetan, batez ere ezin dutelako oraindik jakin desagertuen kopurua zenbatekoa den. Izan ere, ehunka turista zeuren kaltetutako herriak bisitatzen, uztailaren 4ko jaiaren aitzakian.
"Milaka pertsona etorriak ziren kanpadenda batekin, karabana batekin edo ibai ertzean alokatutako etxetxo batekin. Ez dakigu nortzuk diren", azaldu zion Patrickek NBC kateari. "Bisitari asko zeuden 20.000 biztanleko herri batean", gaineratu du, modu ezkorrean, desagertutako neskatoen egoerari buruz hitz egin aurretik.
"Nolabaiteko oreka mantendu behar da jendeak itxaropena izan dezan, baina ezin dugu egoera puztu. Iristen da une bat non ahalik eta zintzoen izan behar dugun. Inoiz ez dugu amore ematen desagertuak bilatzerakoan. Iraganean ere izan ditugu ekaitzak eta jendea bizirik agertu da ibaian behera 16 edo 24 kilometro jaitsi ostean. Baina egia da orduak luze egiten ari direla", azaldu du.
Bitartean, erreskate zerbitzuek bizirik egon daitezkeen pertsonak aurkitzeko lanekin jarraitzen dute igande honetan. Nim Kidd Larrialdien Kudeaketako buruak azaldu duenez, "ibai osoan ari gara bilaketan, goitik behera", eta lan horietan aireko langileak, ontziak eta lurreko ekipoak daude, baita bilaketa-txakurrak ere. "Bilaketa-prozesuari eutsiko diogu. Ez gara geldituko desagertutako guztiak aurkitu arte", baieztatu du kate berean jasotako adierazpenetan.
Dalton Rice Kerrville hiriko administratzaileak CNNri adierazi dionez, ehunka pertsona erreskatatzen aritu dira Guadalupe ibaiaren inguruan dauden beste 18 kanpamendutatik. Azaldu duenez, jendea asko zegoen haietan uztailaren 4a zela eta.
Euriak ez du arnasik emango
Estatuko meteorologia zerbitzuak (NWS) gaur goizean argitaratutako azken iragarpenen arabera, prezipitazio handiak espero dira oraindik eta ez da baztertzen datozen orduetan bat-bateko ur-goraldiak egotea, Texas mendebaldean eta erdialdean.
Zure interesekoa izan daiteke
Artemis II misioko astronautak prest dira 02:07an Kaliforniako kostaldearen parean itsasoratzeko
Hego Euskal Herriko 02:07an, NASAren aurreikuspenen arabera, San Diegoko (Kalifornia) kostaldean itsasoratuko da Orion espazio ontzia.
Ekuadorrek % 50etik % 100era igoko ditu Kolonbiako inportazioen muga-zergak, merkataritza-gerra gogortuz
Noboaren gobernuaren arabera, "segurtasun nazionala" bermatzeko hartu dute erabakia, eta "erantzukizun partekatua indartzea du helburu, mugan narkotrafikoaren presentziari aurre egiteko". Petroren ustez, neurri hori "gehiegikeria" da, eta "errespetua" eskatu du "narkotrafikoak eraildako 200.000 kolonbiarrentzat".
Israelek iragarri du Hezbollahko buruzagiaren idazkaria eta iloba hil duela
Hildakoa Ali Yusef Harshi da, Naim Qassemen iloba.
Iranek itxi egin du Ormuzko itsasartea, hainbat orduz irekita egon ondoren
Itsasartea irekita egon da hainbat orduz. Itsasoko trafikoa monitorizatzen duten plataformek mugimenduak atzeman dituztela adierazi dute. Hala ere, Israelek Libanori egindako erasoaren ostean, Irango agintariek berriro etenarazi dute petrolio-ontzien nabigazioa, Guardia Iraultzailearekin lotutako Fars agentziak jakinarazi duenez.
Milaka indigena Brasiliara iritsi dira, 2026ko Lur Librea Kanpamentuan parte hartzeko
Brasilgo indigenek martxa bat egin dute Brasilgo Kongresu Nazionalera euren eskubideak aldarrikatzeko, Brasilian urtero egiten duten kanpaldiaren testuinguruan.
Israelek gutxienez 250 pertsona hil ditu Libanoren aurka egindako "erasorik handienean", su-etena izan arren
AEB eta Iranen artean bitartekari lanak egin dituen Pakistanen arabera, Libanori ere eragiten dio tregoak. Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak, ordea, akordiotik kanpo utzi du herrialdea.
Iranen bake-plan proposamenaren hamar gakoak
Iranek arma nuklearrak ez fabrikatzeko konpromisoa hartu du, eta bere kontrako zigor guztiak kentzea eta jasandako kalteak konpentsatzeko funts bat sortzea eskatu du. Horiek dira, besteak beste, Teheranek AEBrekin gerra amaitzea negoziatzeko aurkeztu duen planaren puntuak.
AEBk eta Iranek bi asteko su-etena adostu dute, Ormuz ireki egingo dutela bermatuta
Pakistanen bitartekaritzak su-eten akordioa lortzea ahalbidetu du. Ituna berehala sartuko da indarrean, eta Islamabadeko bake negoziazioei ateak irekiko dizkie.
Irandarrek giza-kateak osatu dituzte zentral elektriko eta zubietan, Trumpen mehatxuen aurrean
Donald Trump AEBko presidenteak Ormuzko itsasartea irekitzeko emandako epea amaitu baino ordu batzuk lehenago, Irango herritarrak kalera irten dira, eta giza-kateak osatu dituzte zentral elektriko eta zubietan. Irango banderak, erresistentziarako aldarriak eta liderren argazkiak hartuta, azpiegitura publikoak erasotzea gerra-krimena dela salatu dute.
Trumpen azken mehatxua: "Gaur gauean zibilizazio oso bat hilko da"
Irani emandako ultimatuma amaitzeko ordu gutxiren faltan, agintari estatubatuarrak iragarri du gaur "munduaren historia luze eta konplexuko unerik garrantzitsuenetako bat" biziko dela.