Netanyahuk Trump proposatu du 2025eko Bakearen Nobel Saria jasotzeko hautagai gisa
Hirugarren aldiz proposatu dute Trump Bakearen Nobel Saria jasotzeko. Lehenengoan, joan den ekainaren 21ean, Pakistango Gobernuak aurkeztu zuen, eta hiru egun geroago Buddy Carter kongresista errepublikanoak beste izendapen gutun bat bidali zuen Oslora.
Benjamin Netanyahuk, Israelgo lehen ministroak, Donald Trump, AEBko presidentea, proposatu du ofizialki 2025eko Bakearen Nobel Sarirako hautagai gisa. Hala iragarri du, Etxe Zurira egindako bisitan.
Topaketa horretan, Gazan 60 eguneko su-etena egiteko AEBren proposamena izan dute mintzagai. Gainera, Netanyahuk Trumpek "herrialde askotan, baina batez ere Ekialde Hurbilean, bakea sustatzeko egindako lana" goraipatu du. Saria “ondo merezia da eta jaso egin beharko zenuke", esan du Israelgo agintariak.
Proposamenak ezustean harrapatu du Trump, eta esker onez erantzun du: "Zugandik etorrita, oso esanguratsua da".
Hau ez da Trumpen izena 2025eko Bakearen Nobel Sarirako izendatuen artean agertzen den lehen aldia. Pakistango Gobernuak joan den ekainaren 21ean aurkeztu zuen haren hautagaitza, India eta Pakistanen arteko su-etenean izan zuen papera aitortzeko. Egun batzuk geroago, ekainaren 24an, Buddy Carter kongresista errepublikanoak beste izendapen gutun bat bidali zuen Oslora.
Nobel Batzordearen estatutuen arabera, hautagaiak proposa ditzakete bai estatu subiranoetako gobernuek, baita batzar nazionaletako kideek ere.
Trumpek behin baino gehiagotan adierazi du saria jaso nahi duela, eta Barack Obamak 2009an adina edo gehiago merezi duela berak. Horren adibide gisa haren Gobernuak nazioarteko gatazketan bitartekaritza-lanak egiteko saiakerak aipatu ditu, besteak beste, Israelek Iranekin, Indiak Pakistanekin, Egiptok Etiopiarekin eta Ruandak Kongoko Errepublika Demokratikoarekin dituzten gatazketan.
Zure interesekoa izan daiteke
Hungariak Orbanen aroa ixteko aukera izango du igandean
Peter Magyar liberalak (inkestetan faborito argia da) garaipen sendoa behar du lehen ministro ohiak 16 urteko agintaldian altxatutako egiturak aldatzeko.
'Orion' ontzia itsasoratu da jada, eta amaitu da Artemis II misioa, 50 urtean Ilargira egindako lehen bidaia
Lau astronautak (Reid Wiseman, Victor Glover, Christina Koch eta Jeremy Hansen) osasun egoera onean daudela baieztatu du NASAk.
Artemis II misioko astronautak prest dira 02:07an Kaliforniako kostaldearen parean itsasoratzeko
Hego Euskal Herriko 02:07an, NASAren aurreikuspenen arabera, San Diegoko (Kalifornia) kostaldean itsasoratuko da Orion espazio ontzia.
Ekuadorrek % 50etik % 100era igoko ditu Kolonbiako inportazioen muga-zergak, merkataritza-gerra gogortuz
Noboaren gobernuaren arabera, "segurtasun nazionala" bermatzeko hartu dute erabakia, eta "erantzukizun partekatua indartzea du helburu, mugan narkotrafikoaren presentziari aurre egiteko". Petroren ustez, neurri hori "gehiegikeria" da, eta "errespetua" eskatu du "narkotrafikoak eraildako 200.000 kolonbiarrentzat".
Israelek iragarri du Hezbollahko buruzagiaren idazkaria eta iloba hil duela
Hildakoa Ali Yusef Harshi da, Naim Qassemen iloba.
Iranek itxi egin du Ormuzko itsasartea, hainbat orduz irekita egon ondoren
Itsasartea irekita egon da hainbat orduz. Itsasoko trafikoa monitorizatzen duten plataformek mugimenduak atzeman dituztela adierazi dute. Hala ere, Israelek Libanori egindako erasoaren ostean, Irango agintariek berriro etenarazi dute petrolio-ontzien nabigazioa, Guardia Iraultzailearekin lotutako Fars agentziak jakinarazi duenez.
Milaka indigena Brasiliara iritsi dira, 2026ko Lur Librea Kanpamentuan parte hartzeko
Brasilgo indigenek martxa bat egin dute Brasilgo Kongresu Nazionalera euren eskubideak aldarrikatzeko, Brasilian urtero egiten duten kanpaldiaren testuinguruan.
Israelek gutxienez 250 pertsona hil ditu Libanoren aurka egindako "erasorik handienean", su-etena izan arren
AEB eta Iranen artean bitartekari lanak egin dituen Pakistanen arabera, Libanori ere eragiten dio tregoak. Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak, ordea, akordiotik kanpo utzi du herrialdea.
Iranen bake-plan proposamenaren hamar gakoak
Iranek arma nuklearrak ez fabrikatzeko konpromisoa hartu du, eta bere kontrako zigor guztiak kentzea eta jasandako kalteak konpentsatzeko funts bat sortzea eskatu du. Horiek dira, besteak beste, Teheranek AEBrekin gerra amaitzea negoziatzeko aurkeztu duen planaren puntuak.
AEBk eta Iranek bi asteko su-etena adostu dute, Ormuz ireki egingo dutela bermatuta
Pakistanen bitartekaritzak su-eten akordioa lortzea ahalbidetu du. Ituna berehala sartuko da indarrean, eta Islamabadeko bake negoziazioei ateak irekiko dizkie.