MIGRAZIO-POLITIKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EBJAk Italiari ohartarazi dio herrialde bat segurutzat jotzeko kontrol judiziala eta informazio eskuragarriaren bermeak behar direla

Giorgia Meloni Italiako lehen ministroak kritikatu duenez, erabaki "harrigarriak" berekin dakar "Europako jurisdikzioak ez dagozkion eskubideak erreklamatzea". Mediterraneoan erreskatatu eta Italiako agintariek Albaniako zentro batera eraman zuten Bangladesheko migratzaile bati buruzkoa da auzia.
(Foto de ARCHIVO)

La banderas europea e italiana ondean en el centro de migrantes en el puerto de Shëgjin, a 22 de octubre de 2024, en Shengjin (Albania). Este recinto es uno de los dos centros construidos por el Gobierno italiano en Albania para recibir a los solicitantes de asilo rescatados en el Mediterráneo. El pasado 16 de octubre llegó el primer buque militar fletado por Italia al centro de Shegjin con 16 migrantes a bordo, aunque todos ellos han sido devueltos a Italia después de que la Judicatura italiana ordenó su retorno al considerarse que la procedencia de los migrantes, Bangladesh y Egipto, no puede considerarse segura.



Antonio Sempere / Europa Press

22 OCTUBRE 2024;MIGRANTES;INMIGRANTES;

22/10/2024
Migratzaileen zentroa Shëgjin portuan. Artxiboko argazkia: Europa Press

Europako herrialde batek asilo-eskaera bati uko egiten dionean pertsona hori "herrialde seguru" batetik datorrela argudiatuta, erabakia epaile batek berrikusi ahal izango du, eta kaltetutako pertsonak eskuragarri izan behar duen informazio argian oinarritu beharko da, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak (EBJA) ostiral honetan emandako epai baten arabera.

Mediterraneoan erreskatatu zuten Bangladeshko migratzaile baten ingurukoa da auzia. Izan ere, Italiako agintariek Albaniako barneratze-zentro batera eraman zuten. Han, asiloa ukatu zioten, Italiak Bangladesh herrialde segurua dela uste duelako, eta, beraz, ez zegoelako arrazoirik nazioarteko babesa emateko.

Orain, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ohartarazi du jarduteko modu hori ezin dela automatikoa izan: nahitaezkoa da kontrol judizial eraginkor bat egotea eta migratzaileak bere herrialdearen sailkapen hori "seguru" gisa justifikatzen duen informazioa eskura izatea.

Halaber, epaiak azpimarraten du ezin dela herrialde bat jatorrizko herrialde seguruen zerrendan sartu, biztanleria osoari babes nahikoa eskaintzen ez bazaio. Testuinguru horretan, Europak gogorarazi du herritar guztiei bermatu behar zaiela babes-maila, eta, beraz, ezingo dela segurutzat jo, baldin eta ez baditu betetzen pertsona-kategoria jakin batzuetarako halakotzat hartzeko irizpideak.

Melonik bere eskumenak gainditzea leporatu dio EBJAri

Testuinguru horretan, Giorgia Meloni Italiako lehen ministroak kritikatu du Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren erabaki "harrigarria". Bere iritziz, Europako jurisdizkioak "hari ez dagozkion eskubideak" eskatzen dituela esan nahi du epai horrek. 

Meloniren ustez, "guztiok kezkatu beharko ginateke"; izan ere, "are gehiago murrizten du gobernuek eta parlamentuek migrazioa arautzeko eta administratzeko duten aukera mugatua", eta erabakiak, oro har, "ahuldu egiten ditu legez kanpoko immigrazio masiboari aurre egiteko eta muga nazionalak babesteko politikak".

Meloniren arabera, "nabarmena" da hori gertatzea Immigrazioari eta Asiloari buruzko EBko Ituna indarrean sartu baino hilabete batzuk lehenago; araudi berri horrek herrialde horiek identifikatzeko irizpideak gogortzen ditu eta.

Italiako Gobernuak Mediterraneo erdialdean atzemandako etorkinak kanporatzeko bi zentro finantzatzen ditu, asilo eskubiderik gabe. Italiako "herrialde seguruen" zerrendan Egipto, Bangladesh eta Tunisia daude, nahiz eta Giza Eskubideen aldeko talde batzuek gutxiengo batzuen aurkako abusuak dokumentatu dituzten.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X