Pelicot kasu berria

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat espetxeratu dute Frantzian, emaztea mozkortzea egotzita, beste gizon batzuekin sexu-harremanak izatera behartzeko

62 urteko gizonezkoari emaztearen baimenik gabe topaketak antolatzea leporatzen diote, Gisele Pelicoten kasuaren eskandalua gogorarazten duen kasu batean.

Gendarmerie, Frantziako polizia. Argazkia: EFE.

Gizon bat espetxeratu dute Dijonen (Frantzia), emaztea mozkortzea egotzita, beste gizon batzuekin sexu-harremanak izatera behartzeko.

Kasuak Gisele Pelicoten kasu mediatikoaren antzekotasunak ditu. 

Honakoa, ostiral gauean eman zen. Antza denez, lekukoak poliziari salatu zion sexu-topaketa "libertino" bat izan zuela emakume batekin, eta "zalantzak" izan zituela emakumearen onarpenaren inguruan.

Orduan, 62 urteko senarrari galdeketa egin ziotenean, bere inplikazioa berretsi zuen, bere emaztearen baimena zuela ziurtatuz. Aldiz, 42 urteko emazteak alkohola edan zuela eta "gau hartan ez duela ezer oroitzen" adierazi zuen.

Horrenbestez, emakumeak salaketa jarri zuen senarraren aurka, eta berehala atxilotu zuten. Frantziako Ministerio Publikoak hainbat pertsonak egindako bortxaketak leporatzen dizkio gizonari, eta biktimari konortea galarazteko substantziak ematea.

Zigortuko balute, gizonak 20 urtera arteko kartzela-zigorra jaso lezake.

Pelikot kasua

Kasu honek, neurri batean, Gisele Pelicoten kasua gogorarazten du. Kasua mundu osoan epaiketa mediatikoa izan zen. Horretan, haren senarra, Dominique Pelicot, eta beste 50 gizon identifikatu zituzten, emaztea drogatu ondoren hark antolatzen zituen bortxaketetan parte hartzeagatik.

Dominique Pelikoti 20 urteko gehienezko kartzela-zigorra ezarri zioten.

 

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X