Netanyahuk atzeratu egin du Gaza osorik okupatzeko gaurko deitu duen bilera
Gazaren erabateko okupazioan aurrera egin asmoz, Segurtasun Kabineteak bilera zuen egitekoa astearte honetan. Hala iragarri du Israelgo lehen ministroak, baina, azkenean, hitzordua bertan behera geratu dela baieztatu du Israelgo Haaretz egunkariak jakinarazi duenez.
Benjamin Netanyahu, Israelgo lehen ministroa, EFEren artxiboko irudi batean
Gazan norabide aldaketak izan dira azken orduetan. Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak iragarri du Gazako zerrenda osoa okupatzeko asmoa duela, bahituak dauden inguruak barne, eta horretarako segurtasun-kabinetearen bilera deitu du astearte honetarako. Azkenean, baina, Israelgo Haaretz egunkariak jakinarazi du bilera bertan behera geratu dela.
"Gazako zerrenda oso-osorik okupatzea erdiesteko", hitz horiek erabilita, goi-funtzionario batek baieztatu du Gaza osorik okupatzeko informazioa, "zotzak eginda daude" esanda. Gaurko hitzorduan asmoa zen borrokek nola jarraituko zuten eztabaidatzeak, baita Armada nola heda daitekeen aztertzea ere, bahituak dauden inguruetan.
Azken orduetan, baina, erabateko okupazio horren kontrako ahots ugari agertu dira.
Militarrak eta goi kargudun ohiak, aurka
Armadako buruek, dirudienez, ez dute maniobrarik egin nahi atxikitako pertsonak dauden eremuetan, kalterik egin ez diezaieten; baina Netanyahuren asmoa irmoa omen da: Gaza osoa okupatzekoa, bahituak dauden tokiak ere bai. Neurriarekin ados ez dagoenak dimisioa eman behar lukeela ere iradoki du funtzionario berak.
Azken orduetan erabaki horren aurkako jarrerak ugari izan dira. 500 soldadu ohik baino gehiagok azken orduetan Donald Trump AEBko presidenteari eskatu diote presioa egin diezaion Israelgo Gobernuari Gazako zerrendan egiten ari den erasoaldia amaitzeko.
Era berean, dozena bat Israelgo segurtasun goi-kargudun ohik, Estatu Nagusiko, Kanpo Segurtasun Zerbitzuko (Mosad), Barne Segurtasun Zerbitzuko (Shin Bet) eta Poliziako buruzagi ohiak, besteak beste, Gazako gerrari amaiera emateko deia egin dute astelehen honetan, Israelek garaipenak baino galera gehiago izan dituela argudiatuta eta gerrak arrazoi politikoengatik jarraitzen duela iritzita.
Bien bitartean, Jordaniako Gobernuak Israeli leporatu dio Gazara laguntza-humanitarioa sartzea oztopatzen aritzea. Horren aurrean, Israelek mekanismo berria ezarriko duela iragarri du, laguntza hobeki iris dadin: merkatari pribatuek, zenbait baldintzapean, laguntza humanitarioa banatzeko aukera izango dute aurrerantzean.
Israelek Gazako herritarrak gosez hiltzen ditu; izan ere, dozenaka pertsona zendu dira inanizio eta desnutrizioaren ondorioz, goseak jota.
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek misilak jaurti ditu 4.000 kilometrora, Indiako ozeanoan dagoen base militar baten kontra
Batek ere ez du jo AEBk eta Erresuma Batuak bertan duten basea. Izan ere, batek hegan zihoala huts egin du, eta bestea AEBko Armadako ontzi batek geldiarazi du. Hala ere, erasoak kezka sortu du Iranek irismen handiko jaurtigaiak dituela erakutsi baitu.
Ekialde Hurbila gerraren laugarren astean sartu da, eraso artean eta Ormuzko itsasarteari begira
Israelek eta Iranek bonbardaketak areagotu dituzte, munduko energia garraioari buruzko ziurgabetasuna handitzen ari den bitartean. AEBk merkatua ireki dio, aldi baterako, Irango petrolio gordinari, eta ez du argitu Ormuzen esku hartuko duen ala ez.
Israelgo Poliziak gas negar-eragilea erabiliz sakabanatu ditu Al Aksa meskitara hurbildu diren palestinarrak
Meskita hori musulmanentzat hirugarren garrantzitsuena da. Israelek sarbidea mugatuta dauka 2023ko urriaren 7an Hamasek erasoak egin zituenetik, baina Irango gerra hasi zenetik blokeoa nabarmenagoa da; beraz, fededun asko Jerusalemgo Hiri Zaharreko harresitik kanpo elkartu dira ramadanaren amaierako otoitzak elkarrekin egiteko.
Iranek Turkiari eta Omani eraso egin izana ukatu du Khameneik, eta Israelen "bandera faltsuko operazioak" direla ziurtatu du
Irango buruzagi gorenak "harreman hobeak" izateko eskatu die Afganistani eta Pakistani "musulmanen zatiketa saihesteko", "herrialde anaiak" direlako, eta bitartekari izateko prest agertu da.
Ekialdi Hurbilean izandako azken erasoek petrolio azpiegiturak eta garraioa izan dituzte helburu
Azken orduetan ugaritu egin dira petrolio azpiegituren eta garraioen aurkako erasoak. Iranek eta Qatarrek partekatzen duten gas plantaren aurkako erasoa egin du Israelek. Iranek gogor erantzun du, misil oldea jaurtiz Bahrain, Saudi Arabia, AEB, Kuwait eta Jerusalem aldera.
EBk premiazko neurriak eskatu ditu Irango gerraren eragin ekonomikoa geldiarazteko
Europako buruzagiek energiaren prezioari buruzko berehalako neurriak eskatu dizkiote Batzordeari, eta gatazka arintzearen alde agertu dira; zenbait herrialde Ormuzko itsasartera laguntza bidaltzeko prest agertu dira.
Emakume bat hil da Suitzako Alpeetan, bera zegoen teleferikoko kabina maldan behera erorita
Ezbeharra izan da asteazken honetan Titliseko eski estazioan, Suitzako erdialdean. Teleferikoa lokabe geratu da, eta maldan behera erori da. Hildakoa zen kabinako bidaiari bakarra. Suitzako Meteorologia Bulego Federalaren arabera, istripuaren unean 100 eta 130 km/h arteko haize-ufadak zeuden.
Txertoak agortu dira eta farmaziak gainezka daude Erresuma Batuan, meningitis-agerraldi baten ondorioz
Kezka zabaldu da Erresuma Batuan. Unibertsitate-ikasleak biltzen diren Canterburyko diskoteka batean hasi da agerraldia. Dagoeneko bi pertsona hil dira, eta gutxienez 20 kutsatu dira.
Petrolio-upelaren prezioa 113 dolarrera igo da, eta gasa % 30 garestitu, Qatarko energia-azpiegituren aurka abiatutako erasoen ondorioz
Ekialde Hurbileko gatazkak merkatuak astintzen jarraitzen du: Asiako burtsek behera egin dute gogor, eta Europakoetan eguna negatiboan hastea aurreikusten da, Europako Kontseiluaren bileraren zain.
Israelek eta Estatu Batuek eraso egin diote Iranek eta Qatarrek duten munduko gas aztarnategi handienari
Iranek ohartarazi du bere azpiegitura energetikoaren aurkako erasoek "ondorio kontrolaezinak" ekar ditzaketela, eta egoera are gehiago zaildu eta mundu osoari kalte egin diezaioketela.