Bolivian hauteskunde historikoak dituzte gaur: ia 20 urte geroago baliteke eskuinak agintea eskuratzea
Batasun Aliantzako Samuel Doria Medina enpresaria da inkesten buru, eta oso gertu du Aliantza Libreko Jorge Tuto Quiroga oposizioko kide eta presidente ohia (2001-2002).
Pertsona bat horma bat zuritzen Bolivian, hauteskundeen atarian. Artxiboko argazkia: Europa Press
Boliviako hauteskunde orokorren eguna abiatu da igande honetan, hauteskunde-mahaiak irekita. Bertan, presidentea eta presidenteordea aukeratuko dituzte, eta 2025-2030 aldirako Parlamentua berrituko dute.
Herrialdean zehar atondutako hauteslekuak 08:00etan ireki dituzte (14:00ak Euskal Herrian), eta zortzi orduz egongo dira irekita, 16:00ak arte (20:00ak Euskal Herrian).
Bolivian hauteskunde egun historikoa izan daiteke gaurkoa, eskuineko gobernu bat ekar lezakeelako, Sozialismorako Mugimendua (MAS, gaztelaniaz) ia 20 urtez agintean izan ostean. Dena dela, adituen arabera, eskuinak agintea lortu nahi badu, "itunak eta negoziazioak" egin beharko ditu beste indar politiko batzuekin.
Batasun Aliantzako Samuel Doria Medina enpresaria da inkesten buru, eta oso gertu du Aliantza Libreko Jorge Tuto Quiroga oposizioko kide eta presidente ohia (2001-2002).
Aurreikuspenak betez gero, bigarren itzulia egin beharko dute urrian hautagai horietako bat hautatzeko, eta presidentea gehiengo soilez aukeratuko dute orduan.
"Hurrengo bost urteetan gobernantza bermatzeko, alderdi politikoen arteko itunen beharra sortuko da ziurrenik", Lily Peñaranda analista politikoaren esanetan.
Horren ustez, boterea eskuratzen duenak "ezingo ditu neurri aurrerakoiak bultzatu", egungo krisi egoerak ez diolako Estatuari gehiago gastatzen uzten; beraz, irabazlea ezkerrekoa edo eskuinekoa izan, "erabaki liberalak hartu beharko ditu ziurrenik, Boliviako ekonomiak horixe behar duelako".
Hamar alderdi politikok eman zuten izena Boliviako hauteskundeetarako, baina zortzik bakarrik jarraitzen dute lehian, Senatuko presidente Andronico Rodriguez ofizialista (bosgarren tokian dago azken inkestetan) eta Eduardo del Castillo Gobernuko ministro ohia (MASekin ez du % 2,1etik gorako boto-asmoa lortu) tartean.
Boliviarrak botoa ematera deituta daude 2025-2030 aldirako presidentea, presidenteordea eta Parlamentua aukeratzeko. Alabaina, egoera ekonomiko konplexuan murgilduta daude, dolarrik eza, erregai eskasia, lehen mailako produktuak garestitu dituen inflazioaren gorakada eta, martxan jarritako "eredu ekonomikoaren porrota" leporatuta, Luis Arce presidenteari eta MASeko administrazioari egindako kritika zorrotzak tartean.
Moralesek aginte militarraren aldaketaz ohartarazi du
Testuinguru horretan, Luis Arce presidenteak Indar Armatuen goi agintari militarra aldatu izanak eragin ditzakeen "kontrol falta instituzionala eta botere-abusua" zaintzeko eskatu dio Evo Morales Boliviako presidente ohiak nazioarteari.
"Deigarria da aginte militarra ustekabean aldatu izana hauteskundeak egiteko bi egun falta direnean, hainbat hipotesiri men eginez: akordio politikoak betetzeko iruzurra prestatzea edota presidenteak karguari uko egitea indar polizialekin, militarrekin eta Estatuko justiziarekin kontrolik ez izatearen beldur", idatzi du Moralesek sare sozialetan.
Hautagai baten inguruan eztanda
Leherketa bat izan da igande honetan Andronica Rodriguez Aliantza Popularraren Boliviako presidentegaiaren hauteslekutik gertu.
Juan Carlos Campero fiskalak tokiko hedabideei azaldu dienez, "ez dago kalte materialik, ezta pertsonalik ere", eta "hauteskundeak normaltasunez egiten ari dira".
Zure interesekoa izan daiteke
Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"
Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute euren bizitza arriskuan jarri nahi.
Trumpek Artemis II.aren misioko tripulatzaileekin hitz egin du eta erakutsitako ausardia eskertu die
AEBko presidenteak tripulazioarekin hitz egin zuen Ilargiaren aurpegi ezkutua behatu ondoren, egindako misio historikoagatik zoriontzeko. "Gaur historia egin duzue eta harrotasunez bete duzue Amerika osoa, harrotasun ikaragarria", esan zuen Trumpek elkarrizketan.
Artemis II misioak Lurrera itzultzeko bidaia hasi du, Ilargiaren alde ezkutua behatu ondoren
Aurreikusita zegoen bezala, misioko lau astronautek —Reid Wiseman, Victor Glover, Christina Koch eta Jeremy Hansen— Lurrarekiko komunikazioa galdu dute, 40 minutuz. Tarte horretan, satelitearen alde ezkutua behatu dute eta inoiz ikusi gabeko tokien argazki eta datuak bildu dituzte.
Artemis II misioa: "Gizakia Lurretik inoiz urrunen egon den tokira iritsi gara"
Lau astronautak gaur sartu dira Ilargiaren orbitan, eta satelitearen alde ezkutua behatzen hasiko dira. Lehen irudiak erakusten hasi da NASA gaur.
Iranek AEBren su-eten proposamena baztertu eta gerra behin betiko bukatzeko eskatu du
Iranek hamar puntuko proposamen bat helarazio dio AEBri, Pakistanen bitartez, gatazka erabat bukatzeko helburuarekin. Trumpen arabera, "ez da nahikoa", eta Iran osorik suntsitzeko mehatxua bota du, berak jarritako epea betetzen bada.
Ormuzko itsasartetik igarotzeko "protokoloa" negoziatzen ari dira Iran eta Oman
"Elkarrizketa hauen helburua da ontziak Ormuzko itsasartetik segurtasunez pasatzeko prozedura aztertzea", esan du gaur, astelehenarekin, Ismail Bagaei Irango Atzerri Ministerioko bozeramaileak.
AEB, Iran eta hainbat bitartekari 45 eguneko balizko su-eten bat negoziatzen egon litezke
Bestalde, Irango Atzerri ministroaren bozeramaileak esan du ez dituela Trumpen ultimatumak onartuko, "negoziazioa ez delako ultimatumekin, hilketekin edo gerra krimenak burutzeko mehatxuekin bateragarria".
17 eta 45 urte arteko gizon alemaniarrek baimena beharko dute hiru hilabete baino gehiagoz herrialdetik irteteko
Urtarrilaren 1ean indarrean sartu zen soldadutza lege berriaren arabera, herrialdetik kanpora hiru hilabetetik gorako egonaldiak egiteko Armadaren baimena beharko dute. Alemaniako Defentsa Ministerioko bozeramaile baten arabera, ordea, zerbitzu militarra borondatezkoa den bitartean baimenak emantzat joko dira.
Trumpek asteartera arte luzatu dio Irani Ormuzeko itsasartea irekitzeko ultimatuma
AEBko ekialdeko 20:00ak arte luzatu du epea. Asteazken goizaldea izango da Teheranen. Bien bitartean, Iranen hildakoak ugaritzen ari dira etengabe estatubatuarren eta israeldarren erasoen ondorioz.
Artemis II misioak Ilargiaren alderdi ezkutuari ateratako argazkia argitaratu dute
Misioa helmugara iristetik gertu dago, bost hamarkadatan lehenengo aldiz satelite naturalaren orbitara iristetik ordu gutxira, alegia.