Epaile batek debekatu egin du Alligator Alcatraz atxiloketa-zentroan migratzaile gehiago sartzea
Floridako Gobernuak Kathleen Williams magistratuaren epaia apelatuko duela iragarri du, deportazioak egiten jarraituko dutela ohartarazteaz gain.
Floridako epaile federal batek Alligator Alcatraz migratzaileak atxilotzeko zentroari ostegun honetan agindu dio pertsona gehiago ez hartzeko eta 60 eguneko epean azpiegituraren zati bat ixteko.
Abuztuaren hasieran zentroa handitzeko lanak aldi baterako geldiarazi zituen epaileak, Kathleen Williams magistratuak, debekatu egin du atxilotu gehiago eramatea, zentroak gaur egun dituenak baztertuta, baita zentroko aireportu abandonatuan beste edozein azpiegitura jartzea ere.
Ildo horretan, instalazioetan jarri zituzten "sorgailu, gas, hondakin-ur eta hondakinetarako bestelako ontzi guztiak" 60 eguneko epean kentzeko agindua eman du.
Aurretiko epai horrek, beraz , Donald Trump AEBko presidentearen migrazio-politiken ikur bihurtutako eraikinak ingurumenean izan ditzakeen eraginen aurrean ingurumen-taldeek aurkeztutako helegiteari erantzun dio.
Everglades eskualdean hezegune eta animalia-espezie asko daude, instalazioei izena ematen dieten kaimanak tartean, eta pilotuak entrenatzeko dagoen pista baten inguruan eraiki dituzte. Pista horrek 3.400 metro ditu, eta Miamitik 70 kilometrora dagoen 101 kilometro koadroko enklabe baten parte da.
Trumpen Administrazioak instalazioak handitu nahi ditu, bere migrazio-politika eztabaidagarrian erreferente izateko. Horren puntu garrantzitsuenetako bi dira egoera irregularrean dauden etorkinak atxilotzea eta deportazioak azkartzea.
Floridak apelazioa aurkeztuko du
Floridako Gobernuak ostiral honetan jakinarazi duenez, epaia errekurrituko du, eta deportazioek aurrera jarraituko dutela ohartarazi du.
James Uthmeier Floridako fiskal nagusiaren bulegoak Kathleen Williams epailea kritikatu du. "Beste behin ere, bere autoritatea gainditu du, eta legez kanpoko erabaki hori apelatuko dugu", esan du Jeremy Redfern fiskalaren Komunikazio zuzendariak sare sozialetan.
Bitartean, Ron DeSantis Floridako gobernadore errepublikanoaren taldeak esan du bertatik deportazioak egiten jarraituko dutela.
Zure interesekoa izan daiteke
Artemis IIko astronautak prest dira, 02:07an Kaliforniako kostaldearen parean itsasoratzeko
Hego Euskal Herriko 02:07an, NASAren aurreikuspenen arabera, San Diegoko (Kalifornia) kostaldearen aurrean egingo da ontziaren amerizajea.
Ekuadorrek % 50etik % 100era igoko ditu Kolonbiako inportazioen muga-zergak, merkataritza-gerra gogortuz
Noboaren Gobernuak defendatu duenez, erabakia "segurtasun nazionaleko irizpideetan" oinarrituta dago, eta "erantzukizun partekatua indartzea du helburu, mugan narkotrafikoaren presentziari aurre egiteko". Petrok "munstrokeriatzat" jo du neurria, eta "errespetua" eskatu du "narkotrafikoak eraildako 200.000 kolonbiarrentzat".
Israelek iragarri du Hezbollahko buruzagiaren idazkaria eta iloba hil duela
Hildakoa Ali Yusef Harshi da, Naim Qassemen iloba.
Iranek itxi egin du Ormuzko itsasartea, hainbat orduz irekita egon ondoren
Itsasartea irekita egon da hainbat orduz. Itsasoko trafikoa monitorizatzen duten plataformek mugimenduak atzeman dituztela adierazi dute. Hala ere, Israelek Libanori egindako erasoaren ostean, Irango agintariek berriro etenarazi dute petrolio-ontzien nabigazioa, Guardia Iraultzailearekin lotutako Fars agentziak jakinarazi duenez.
Milaka indigena Brasiliara iritsi dira, 2026ko Lur Librea Kanpamentuan parte hartzeko
Brasilgo indigenek martxa bat egin dute Brasilgo Kongresu Nazionalera euren eskubideak aldarrikatzeko, Brasilian urtero egiten duten kanpaldiaren testuinguruan.
Israelek gutxienez 250 pertsona hil ditu Libanoren aurka egindako "erasorik handienean", su-etena izan arren
AEB eta Iranen artean bitartekari lanak egin dituen Pakistanen arabera, Libanori ere eragiten dio tregoak. Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak, ordea, akordiotik kanpo utzi du herrialdea.
Iranen bake-plan proposamenaren hamar gakoak
Iranek arma nuklearrak ez fabrikatzeko konpromisoa hartu du, eta bere kontrako zigor guztiak kentzea eta jasandako kalteak konpentsatzeko funts bat sortzea eskatu du. Horiek dira, besteak beste, Teheranek AEBrekin gerra amaitzea negoziatzeko aurkeztu duen planaren puntuak.
AEBk eta Iranek bi asteko su-etena adostu dute, Ormuz ireki egingo dutela bermatuta
Pakistanen bitartekaritzak su-eten akordioa lortzea ahalbidetu du. Ituna berehala sartuko da indarrean, eta Islamabadeko bake negoziazioei ateak irekiko dizkie.
Irandarrek giza-kateak osatu dituzte zentral elektriko eta zubietan, Trumpen mehatxuen aurrean
Donald Trump AEBko presidenteak Ormuzko itsasartea irekitzeko emandako epea amaitu baino ordu batzuk lehenago, Irango herritarrak kalera irten dira, eta giza-kateak osatu dituzte zentral elektriko eta zubietan. Irango banderak, erresistentziarako aldarriak eta liderren argazkiak hartuta, azpiegitura publikoak erasotzea gerra-krimena dela salatu dute.
Trumpen azken mehatxua: "Gaur gauean zibilizazio oso bat hilko da"
Irani emandako ultimatuma amaitzeko ordu gutxiren faltan, agintari estatubatuarrak iragarri du gaur "munduaren historia luze eta konplexuko unerik garrantzitsuenetako bat" biziko dela.