Ameriketako Estatu Batuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gutxienez bi haur hil dira Minneapolisen, eskola katoliko batean izandako tiroketan

MINNEAPOLIS (United States), 27/08/2025.- Police respond to a shooting at the Annunciation Catholic School in Minneapolis, Minnesota, USA, 27 August 2025. According to police, three people including the gunman died in the shooting at a Catholic primary church and 20 were injured. EFE/EPA/CRAIG LASSIG
18:00 - 20:00

Tiroketa, Minneapolisen. Argazkia: EFE.

Minneapolisko poliziaburuak emandako datuen arabera, armatutako gizon bat eraikinaren kanpoaldetik tiroka hasi da, leihotik, elizako bankuetan eserita zeuden haurren aurka. Zortzi eta hamar urteko bi haur hil dira, eta 17 pertsona zauritu dira, horietatik 14 umeak ziren eta bi oso larri daude. Erasotzaileak bere buruaz beste egin du, eta Robin Westman izenez identifikatu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Manifestación Minnesota
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Milaka manifestari atera dira kalera Minneapolisen, immigrazi agente batek Renee Good tiroka hil izana salatzeko

Milaka manifestari atera dira larunbat honetan berriro Minneapoliseko erdiguneko kaleetara protestan, Immigrazioa eta Aduanak Kontrolatzeko Zerbitzuko agente batek emakume bat hil ostean pasa den asteazkenean. Minnesotako Etorkinen Eskubideen aldeko Ekintza Batzordeak deitu du manifestazioa, hilketa izan zen tokitik oso gertu.  Bertako buruzagiek, Tim Walz gobernadoreak barne, Minnesotako Atxiloketa Kriminalen Bulegoa auzian inplikatzeko beharra defendatu dute, baina erakunde horretatik salatu dute Ikerketa Bulego Federalak (FBI) betoa jarri diela kasuarekin zerikusia duen materiala eskuratzeko. FBIk bere esku bakarrik utzi du ikerketa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ramon Larramendi, Groenlandian bizi den euskal herritarra: "Harridura, beldurra eta haserrea dago; ez gaude salgai"

Abenturak eta esplorazioak 1986an eraman zuten lehen aldiz Ramon Larramendi Groenlandiara, eta han bizi da duela 40 urtetik. Adierazi duenez, Donald Trumpek uhartea erosteko egindako mehatxuek eta desioek aldaketa handia eragin dute groenlandiarren  iritzian (% 80, inuitak), duela urte batzuk arte nahiko "pro-amerikarrak" baitziren. Orain, ordea, sentimendu hori "erabateko gaitzespenean eraldatu da". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X