Trumpen ustez, bahitu israeldarrak astelehenean edo asteartean askatuko dituzte
AEBko presidenteak adierazi du Egiptora joango dela igandean, lortutako akordioa sinatzera. Gazakoa konpondu duen "zortzigarren gerra" dela esan du.
Donald Trump AEBko presidenteak igandean Ekialde Hurbilera bidaiatuko duela iragarri du ostegun honetan, Gazako su-etenerako akordioari buruz hitz egin duenean. Horrez gainera, bahitu israeldarrak datorren asteko "astelehenean edo asteartean" askatuko dituztela baieztatu du.
Etxe Zurian bere gobernukideekin egin duen bilera zuzenean eman dute hedabideetan. Batzar horretan presidenteak adierazi du Gazakoa "konpondu duen zortzigarren gerra" dela eta “hurrengoa Ukrainakoa" izango dela iragarri du.
Trumpen iritziz, “lortu den bakea iraunkorra" izango da. "Gazako gerrari amaiera eman diogu, bakea sortu dugu", esan du. Ekialde Hurbilean “betiereko bakea” izatea espero du.
AEBko presidenteak ziurtatu du Estatu Batuetako presidente batek inoiz ez duela izan berak “dituen moduko harremanik”, eta esan du harreman horiek akordioa aurrera ateratzeko balio izan diotela.
Batzarrean adierazi duenez, igandean Egiptora joango da, lortu duten akordioa sinatzera. "Dagoeneko sinadura bat jarri du nire ordezkari batek, baina sinadura ofizial bat izango dugu", adierazi du nahiz eta ez duen zehaztu noiz izango den hori.
Bahituen askapenari dagokionez, bere ustez astelehenean edo asteartean izango da.
Horrez gainera, Gaza berreraikiko dutela ere iragarri du. "Aberastasun handia dago munduko alde horretan", esan du. "Herrialde handiak ikusiko ditugu aurrera pauso bat ematen, diru asko jartzen eta behar denaz arduratzen", ziurtatu du.
Bileran Iran ere izan du hizpide. Herrialde horrek "bakean lan egin nahi duela" esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Artemis II misioko astronautak prest dira 02:07an Kaliforniako kostaldearen parean itsasoratzeko
Hego Euskal Herriko 02:07an, NASAren aurreikuspenen arabera, San Diegoko (Kalifornia) kostaldean itsasoratuko da Orion espazio ontzia.
Ekuadorrek % 50etik % 100era igoko ditu Kolonbiako inportazioen muga-zergak, merkataritza-gerra gogortuz
Noboaren gobernuaren arabera, "segurtasun nazionala" bermatzeko hartu dute erabakia, eta "erantzukizun partekatua indartzea du helburu, mugan narkotrafikoaren presentziari aurre egiteko". Petroren ustez, neurri hori "gehiegikeria" da, eta "errespetua" eskatu du "narkotrafikoak eraildako 200.000 kolonbiarrentzat".
Israelek iragarri du Hezbollahko buruzagiaren idazkaria eta iloba hil duela
Hildakoa Ali Yusef Harshi da, Naim Qassemen iloba.
Iranek itxi egin du Ormuzko itsasartea, hainbat orduz irekita egon ondoren
Itsasartea irekita egon da hainbat orduz. Itsasoko trafikoa monitorizatzen duten plataformek mugimenduak atzeman dituztela adierazi dute. Hala ere, Israelek Libanori egindako erasoaren ostean, Irango agintariek berriro etenarazi dute petrolio-ontzien nabigazioa, Guardia Iraultzailearekin lotutako Fars agentziak jakinarazi duenez.
Milaka indigena Brasiliara iritsi dira, 2026ko Lur Librea Kanpamentuan parte hartzeko
Brasilgo indigenek martxa bat egin dute Brasilgo Kongresu Nazionalera euren eskubideak aldarrikatzeko, Brasilian urtero egiten duten kanpaldiaren testuinguruan.
Israelek gutxienez 250 pertsona hil ditu Libanoren aurka egindako "erasorik handienean", su-etena izan arren
AEB eta Iranen artean bitartekari lanak egin dituen Pakistanen arabera, Libanori ere eragiten dio tregoak. Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak, ordea, akordiotik kanpo utzi du herrialdea.
Iranen bake-plan proposamenaren hamar gakoak
Iranek arma nuklearrak ez fabrikatzeko konpromisoa hartu du, eta bere kontrako zigor guztiak kentzea eta jasandako kalteak konpentsatzeko funts bat sortzea eskatu du. Horiek dira, besteak beste, Teheranek AEBrekin gerra amaitzea negoziatzeko aurkeztu duen planaren puntuak.
AEBk eta Iranek bi asteko su-etena adostu dute, Ormuz ireki egingo dutela bermatuta
Pakistanen bitartekaritzak su-eten akordioa lortzea ahalbidetu du. Ituna berehala sartuko da indarrean, eta Islamabadeko bake negoziazioei ateak irekiko dizkie.
Irandarrek giza-kateak osatu dituzte zentral elektriko eta zubietan, Trumpen mehatxuen aurrean
Donald Trump AEBko presidenteak Ormuzko itsasartea irekitzeko emandako epea amaitu baino ordu batzuk lehenago, Irango herritarrak kalera irten dira, eta giza-kateak osatu dituzte zentral elektriko eta zubietan. Irango banderak, erresistentziarako aldarriak eta liderren argazkiak hartuta, azpiegitura publikoak erasotzea gerra-krimena dela salatu dute.
Trumpen azken mehatxua: "Gaur gauean zibilizazio oso bat hilko da"
Irani emandako ultimatuma amaitzeko ordu gutxiren faltan, agintari estatubatuarrak iragarri du gaur "munduaren historia luze eta konplexuko unerik garrantzitsuenetako bat" biziko dela.